Thengel
Thengel, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Bere istorioa, Eraztunen Jaunaren eranskinetan kontatzen da. Rohirrim bat da, Rohaneko hamaseigarren erregea. Fengelen seme bakarra izan zen, eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2905ean jaio zen.
Historia
aldatuGondorrera bizitzen joan zen bere ama eta familiarekin, eta han ezagutu zuen Morwen Lossarnachekoa, honekin ezkonduko zelarik 38 urte zituenean. Rohango errege bihurtu zen bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2953an hil ondoren. Morwenekin, seme bat, Theoden, eta lau alaba izan zituen, hauen artean, Eomer eta Eowynen ama zen Theodwyn zegoelarik.
Thengelek, sindarina ikasi zuen Gondorren bizi izan zen bitartean, eta, oestronarekin batera, bere etxeko hizkuntza zen. Sekula ez zuen rohanera hitz egin. Bere erregealdian, Sarumanek, bere burua, Isengardeko jaun izendatu zuen. Bere oinordekoa, bere seme Theoden izan zen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2980an.
Aurrekoa Fengel |
Rohaneko erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2953-2980 |
Ondorengoa Theoden |