Fengel, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Rohirrim bat da, Rohango hamabosgarren erregea. Folkwinen bosgarren semea, eta biziraun zuen bakarra izan zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2870. urtean jaio zen. Errege bihurtu zen bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2903an hil ondoren.

Historia aldatu

Fengelen bi anaia nagusiak, Folkred eta Fastred, Gondorgatik borrokatzen hil ziren, honegatik, pixkat mimatua hazi zen. Helduaroan, bere gutiziagatik eta urrea oso gogoko zuelako ezaguna izan zen. Bere seme Thengel, Rohanetik joan zen, bere aitarekin izandako desadostasunen ondorioz, Gondorren bizitzera, bere emaztearen lurraldera.

50 urtez gobernatu ondoren, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2953an hil zen, tronua Thengeli utziz, bere betebehar berriari buruz ilusio handirik gabe Gondorretik itzuli zena.


Aurrekoa
Folkwine
Eorlen etxea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2903-2953
Ondorengoa
Thengel