The Wild Bunch
The Wild Bunch (euskaraz Talde Basatia) 1969ko Sam Peckinpah estatubatuar zinema zuzendariaren western film bat da. Rol nagusiak jokatzen aritu ziren William Holden, Ernest Borgnine, Robert Ryan, Edmond O'Brien, Warren Oates, Jaime Sánchez eta Ben Johnson aktoreak.
1913an Texas eta Mexiko arteko mugan girotuta dago, Mendebalde Urruneko girotik "mundu modernorako" iragate unean.
Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariarena (Walon Green, Roy N. Sickner, Sam Peckinpah) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariarena (Jerry Fielding).
Argumentua
aldatu1913. urtea. Banku lapur beteranoez osatutako talde bat legez kanpo bizi da. AEBen eta Mexikoren arteko mugan egiten ditu lapurretak, baina halako batean atzetik jarraika izango ditu sari ehiztarien talde bat eta Mexikoko Armada.
Aktoreak
aldatu- William Holden: Pike Bishop
- Ernest Borgnine: Dutch Engstrom
- Robert Ryan: Deke Thornton
- Edmond O'Brien: Freddie Sykes
- Warren Oates: Lyle Gorch
- Jaime Sánchez: Angel
- Ben Johnson: Tector Gorch
- Emilio Fernández: Mapache jenerala
- Alfonso Arau: Herrera tenientea
- Strother Martin: Coffer
- L.Q. Jones: T.C.
- Albert Dekker: Pat Harrigan
- Bo Hopkins: Crazy Lee
- Dub Taylor: Wainscoat erreberendoa
- Paul Harper: Ross
- Jorge Russek: Zamorra maiorra
Kanpo estekak
aldatu- The Wild Bunch filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)