The Wicker Man (2006ko filma)
The Wicker Man (euskaraz Zumitzezko Gizona) 2006ko Neil LaBute estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako film bat da. Nicolas Cage, Ellen Burstyn, Kate Beahan, Frances Conroy, Leelee Sobieski, Molly Parker eta Diane Delano aktoreek antzeztu zuten.
1973ko izenburu berdineko britainiar filmaren berregokitzapena da, eta hura bezala David Pinner idazlearen Ritual (Errituala) eleberrian oinarritua dago.
Argumentua aldatu
Edward Malus (Nicolas Cage) polizia trafiko istripu batetik osatzen ari dela, duela urte batzuk inongo azalpenik gabe utzi zuen Willow (Kate Beahan) neskalagun ohiaren gutun bat jasoko du, honetan misteriotsuki desagertu den bere alaba topatzeko laguntza eskatzen dio.
Edward berehala Willow dagoen Washington estatuko kostaldeko uharte batera bertaratuko da, bertan, erritual bitxiak burutzen dituen biztanle komunitate ilun eta pagano bat bizi da.
Aktoreak aldatu
- Nicolas Cage: Edward Malus
- Ellen Burstyn: Ahizpa Summersisle
- Kate Beahan: Ahizpa Willow Woodward
- Leelee Sobieski: Ahizpa Honey
- Frances Conroy: Moss doktorea
- Molly Parker: Ahizpa Rose / Ahizpa Thorn
- Diane Delano: Ahizpa Beech
- Mary Black: Ahizpa Oak
- Christine Willes: Ahizpa Violet
- Erika Shaye Gair: Rowan Woodward
- Michael Wiseman: Pete ofiziala
- David Purvis: Ivy
- Sophie Hough: Daisy
- Aaron Eckhart: Kamioi geldiguneko patroia
- George A. Murphy: Birginitatearen babeslea
- Matthew Walker: Ur-hegazkinaren pilotua
- James Franco: Tabernako 1. tipoa
- Jason Ritter: Tabernako 2. tipoa
Ikus gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)