The Narrows

The Narrows New Yorken, Ameriketako Estatu Batuetan dagoen itsasartea da. Tradizonalki New Yorkeko portuan sartzeko sarrera izan da eta, horregatik, New Yorkeko atearen izena eman zaio. Itsasarteak Staten Island eta Brooklyn bereizi egiten ditu. Kanal horretatik Hudson ibaiak Ozeano Atlantikora isurtzen da.

The Narrows
Verazzano Narrows Bridge aerial 01 - white balanced (9457282678).jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 40° 36′ 48″ N, 74° 02′ 53″ W / 40.613333333333°N,74.048055555556°W / 40.613333333333; -74.048055555556Koordenatuak: 40° 36′ 48″ N, 74° 02′ 53″ W / 40.613333333333°N,74.048055555556°W / 40.613333333333; -74.048055555556
Estatu burujabea Ameriketako Estatu Batuak
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Hiri global New York
The Narrows gorriz markatuta.

GeologiaAldatu

The Narrows ziur aski orain 6000 mila urte sortu ziren, azken glaziazioaren bukaeran. Aurretik Staten Island eta Brooklyn lotuta zeuden eta Hudson ibaia egungo Raritan ibaiaren bidetik itsasoratzen zen. Badiaren goi partean, ordea, ura zamatu zen eta horren ondorioz kanala ireki zen.

HistoriaAldatu

Itsartetik sartu zen lehen europearra Giovanni da Verrazzano izan zen, 1524an. Lenape herriaren talde batek agurtu zuen. 1776ko abuztuan britaniarren armada, William Howen agindupean, operazio anfibioa egin zuen, Staten Island-etik Brooklynen lehorreratzen. George Washingtonen armada ezustean harrapatu eta garaitu zuten Long Islandgo gudan.

1964-1981 bitartean itsasarte gurutzatzeko Verrazano-Narrows zubia eraiki zen, garai hartan mundu osoko zubi eseki luzeena izan zelarik, gaur egun Ameriketako Estatu Batuetako zubi eseki luzeena izaten jarraitzen duelarik.[1][2]

ErreferentziakAldatu

  1. https://new.mta.info/bridges-and-tunnels/about/verrazzano-narrows-bridge
  2. Waldman, John. Heartbeats in the Muck The Lyons Press; (2000). ISBN 1-55821-720-7

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu