The Mosquito Coast
The Mosquito Coast (euskaraz Miskitoen kosta) 1986ko Peter Weir australiar zinema zuzendariaren filma bat da. Paul Theroux idazlearen The Mosquito Coast eleberrian oinarritua dago. Filmak izena Miskitoen kosta ("Mosquito Coast" edota "Costa de los Mosquitos") kostaldeari zor dio.
The Mosquito Coast | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Jatorrizko izenburua | The Mosquito Coast |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | Eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 117 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Baltimore, Georgia (AEB) eta Belize |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Weir |
Gidoigilea(k) |
Paul Schrader Paul Theroux |
Antzezlea(k) | |
Helen Mirren River Phoenix Martha Plimpton Jadrien Steele Dick O'Neill Butterfly McQueen Conrad Roberts Andre Gregory Jason Alexander | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea |
Jerome Hellman (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Thom Noble |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maurice Jarre |
Argazki-zuzendaria | John Seale |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Erdialdeko Amerika |
Kanpo estekak | |
Zinema estekak
|
ArgumentuaAldatu
Allie Foxek (Harrison Ford) ez du AEBtan bere gustuko lekurik topatzen, gizon ameslaria eta talentu aparteko asmatzaile sinotia da, bere emazte (Helen Mirren) eta seme-alaben miresmen osoa duelarik. Bere herrialdea erdipurdiko merkatarien eskuetan erori eta bere ametsak egi bilakatu ez ditzakela iritzi du. Hortaz aukera agertu bezain pronto, AEBak laga eta familia osoarekin Hondurasko Miskitoen kostaldeko ohianean kokatuko da, hain zuzen ere, "eltxoen erresuman". Honela azkenik bere neurriko herrialdea topatu berri du. Bertan, asmakuntza eta lan ugari egin, eta aurrera ateratzeko familia osoak gorriak eta bi ikusi beharko dituzte.
AktoreakAldatu
- Harrison Ford: Allie Fox
- Helen Mirren: Ama Fox
- River Phoenix: Charlie Fox
- Conrad Roberts: M. Haddy
- Andre Gregory: Spellgood erreberendoa
- Martha Plimpton: Emily Spellgood
- Dick O'Neill: M. Polski
- Jadrien Steele: Jerry Fox
- Michael Rogers: Francis Lungley
- Hilary Gordon: April Fox
- Rebecca Gordon: Clover Fox
- Alice Sneed: Polski andrea
- Tiger Haynes: M. Semper
- William Newman: Smalls kapitaina