The Magdalene Sisters
The Magdalene Sisters (euskaraz: «Magdalenako ahizpak») Irlandar-britaniar 2002. urteko film bat da. Benetako gertakarietan oinarrituta dago. Filma Peter Mullanek idatzi eta zuzendu zuen. Filma hiru emakumeen historia azaltzen du Irlandako Magdalenako komentuan. Komentu horretara "galdutako" neskak bidaltzen zituzten gizartetik baztertzeko asmoz.
The Magdalene Sisters | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2002 |
Jatorrizko izenburua | The Magdalene Sisters |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Frantzia eta Irlandako Errepublika |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Mullan |
Gidoigilea(k) | Peter Mullan |
Antzezlea(k) | |
Nora Jane Noone Dorothy Duffy Geraldine McEwan Eileen Walsh | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea |
Momentum Pictures ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Craig Armstrong |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
Historia | |
Urrezko Lehoia | |
Kanpo loturak | |
www.miramax.com/movie/the-magdalene-sisters | |
Zinema loturak
|
LaburpenaAldatu
Historia 1963. urtean hasten da, hiru emakume Magdalenetako Komentuan indarrez sartzen dituztenean. Hiru neska horiek Margaret, Bernadette eta Rose dute izena baina Roseri izena aldatu zieten, Patriciari. Emakume “gaiztoak” izateagatik sartu zituzten komentu hartan. Komentuan, gehienbat, emakume bortxatuak, ama gazteak, prostituta izandakoak edo oso oso txiroak ziren emakumeak zeuden. Emakume hauek Irlandan oso txarto ikusita zeuden, beste pertsonei arriskuan jartzen zietela esaten zutelako.
Filmaren korapiloan, ikusi dezakegu nola Bridget ahizpa eta gainerako mojak txarto tratatzen zituzten han barnean, bere borondatez kontra zeuden emakumeak. Filmean, kasu berezi bat nabari dezakegu, Crispinaren kasua. Crispinak adimen-atzerapen bat du eta komentuko apaiz batek bortxatuta izaten du, Fitzroy deituriko apaiz batek. Crispinak ume bat izan zuen baina kendu zioten eta bere ahizpari eman zioten.
PertsonaiakAldatu
Anne-Marie Duff: Margaret McGuire
Nora Jane Noone: Bernadette Harvey
Dorothy Duffy: Rose Dunne / Patricia
Eileen Walsh: Crispina
Geraldine McEwan: Bridget Ahizpa
Daniel Costello: Fitzroy Apaiza
Mary Murray: Una O'Connor
Frances Healy: Jude Ahizpa
Eithne McGuinness: Clementine Ahizpa
Phyllis MacMahon: Augusta Ahizpa
Britta Smith: Katy
Rebecca Walsh: Josephine
Eamonn Owens: Eamonn, Margareten neba
Chris Patrick-Simpson: Brendan
Lisa Branney: Orphan
Julia O'Brien: Bride
SariakAldatu
Peter Mullanek, filmaren zuzendariak, izendapen bat izan zuen 2002. urtean, BAFTA zuzendari hoberenari, baina ez zuen irabazi.
Filmak izendapen bat izan zuen 2002an BAFTA britainiar pelikula hoberenari, baina ez zuen irabazi.
The Magdalene Sisters, Urrezko Lehoia (Leone d'Oro) saria irabazi zuen 2002. urtean Veneziako Nazioarteko Zinemaldian.