Magdalenen babes-etxeak

Magdalenen babes-etxea (ingelesez: Magdalene Asylum) Irlandan eta Ingalaterran, gehien batean Eliza Katolikoak, eroritako emakumeei laguntzeko zabaldu zuten instituzio batzuen izena da. Instituzio horiek Miserikordia Ahizpek zuzentzen zituzten. Babes-etxe gehienetan ikuztegia zuten (horregatik Magdalene Laundries izenarekin ezagutzen ziren ere bai) eta, bertan jasotako emakumeek, orokorrean haien gogoen aurka, oso lan gogorra egin behar zuten. Hori gutxi izango balitz, baita tratu txarrak, sexu jazarpenak eta torturak ere pairatu behar zituzten.[1] Halaber, negozio ona zen instituzioen jabeentzako.

Irlandako Magdalenen ikuztegi bat. Argazkia XX. mende hasierakoa da.
Ingalaterrako Magdalenen babes-etxe baten tailerra.

Historia aldatu

Magdalenen babes-etxeak Erresuma Batuan eta Irlandan zabaldu ziren gehien batean, emakumeak salbatzeko mugimenduen eskutik sortuak. Mugimendu horiek emakumeak prostituziotik atera nahi zituzten. Izena Maria Magdalena santuaren ohorez jarri zieten zeren eta tradizioaren arabera emakume hori Jesusen aurrean bere bekatuaz damutu egin baitzen. Ideia Eliza Katolikoak berehala jaso zuen eta hasiera batean bertako egonaldiak bolada baterako baziren, laster iraupen luzeko egonaldietarako moldatu ziren. Jasotzen ziren emakumeen profila ere aldatzen joan zen eta laster ezkondu gabeko emakume haurdunei edo besterik gabe ospe txarra zuten neskei zabaldu ziren.

Magdalenen babes-etxeek 150 urte inguru iraun zuten eta denbora horretan 30.000 emakume inguru jaso zituzten. Azken babes-etxea 1996ko irailaren 25ean itxi egin zen, Irlandan.

Babes-etxeen ezaugarriak aldatu

Babes-etxe horiek arautegi berezia zuten. Hauek ziren arau batzuk:

  • Emakumeek mojei "ama" esan behar zieten. Emakumeek, aldiz, "alabak" ziren.[2]
  • Mojek erabateko autoritatea zuten.
  • Barneratutako emakumeek ia egun osoa isiltasunean egon behar ziren, ordena hobeto mantentzeko.
  • Behin "arazoa" gaindituta, babes-etxeetan barneratuek moja izateko aukera zuten.
  • Jasotako emakumeak penitenteak ziren, hau da, bekatu baten ondorioz barneratuta. Bekatu hori garbitu edo ordaindu behar zuten.
  • Zigor fisikoak ohikoak ziren.

Eskandalua aldatu

1993an Dublingo ahizpen ordenak komentu bat saldu zuen. Lanak hasi zirenean 155 hildakoen gorpuzkiak agertu ziren. Gorpuzkiak erre egin zituzten eta Dublingo Glasvenin hilerrian, hobi komun batean lurperatu zituzten. Gertaera hedabideetan zabaldu zen.[1] Horren harira, 1994an, 1999an babes-etxean egondako hiru emakumeek (Mary Norris, Josephine McCarthy eta Mary-Jo McDonagh) pairatutako gehiegikeriak salatu zituzten; horren harira Steve Humphries zuzendariak, 1998an, dokumental bat filmatu zuen, Sex in a cold climate.

Irlandako Gobernuak gertaerak aztertzeko batzordea sortu zuen baina, azkenean, biktimek ez zuten inongo aitorpena jaso.[3]

Babes-etxeak zineman aldatu

  • Sex in a cold climate. Sex in a cold climate dokumentala Steve Humphries zuzendariak egin zuen, 1998an. Bertan testigantza ugari bildu zituen.
  • The Magdalene Sisters. Filma Peter Mullanek idatzi eta zuzendu zuen 2002an. Historia 1963. urtean hasten da, hiru emakume Magdalenetako Komentuan indarrez sartzen dituztenean. Hiru neska horiek Margaret, Bernadette eta Rose dute izena baina Roseri izena aldatu zieten, Patriciari. Emakume “gaiztoak” izateagatik sartu zituzten komentu hartan. Komentuan, gehienbat, emakume bortxatuak, ama gazteak, prostituta izandakoak edo oso oso txiroak ziren emakumeak zeuden. Filmaren korapiloan, ikusi dezakegu nola Bridget ahizpa eta gainerako mojak txarto tratatzen zituzten han barnean, bere borondatez kontra zeuden emakumeak.

Erreferentziak aldatu

  1. a b https://www.history.com/news/magdalene-laundry-ireland-asylum-abuse
  2. Finnegan Frances, Do Penance or Perish: A Study of Magdalene Asylums in Ireland, 2001, Congrave Press, Piltown, Co. Kilkenny, ISBN 0-9540921-0-4.
  3. https://web.archive.org/web/20080408122556/http://www.ireland.com/newspaper/special/2003/laffoy/

Kanpo estekak aldatu