The Machinist (euskaraz Makinaria) 2004ko Brad Anderson estatubatuar zinema zuzendariaren espainia filma bat da. Bertan antzeztu zuten aktoreak honako hauek izan zire: Christian Bale, Jennifer Jason Leigh, John Sharian, Aitana Sánchez-Gijón eta Michael Ironside.

The Machinist
Jatorria
Argitaratze-data2004
IzenburuaThe Machinist
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaEspainia, Frantzia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoapsychological thriller (en) Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena98 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Bartzelona, Terrassa eta Espainia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Brad Anderson (en) Itzuli
[[Kategoria:Brad Anderson (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Scott Kosar (en) Itzuli
[[Kategoria:Scott Kosar (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Christian Bale
Jennifer Jason Leigh
Aitana Sánchez-Gijón
Michael Ironside
Anna Massey
John Sharian (en) Itzuli
Lawrence Gilliard Jr.
Reg E. Cathey (en) Itzuli
Colin Stinton





[[Kategoria:John Sharian (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Reg E. Cathey (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaParamount Vantage (en) Itzuli
[[Kategoria:Paramount Vantage (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaLuis de la Madrid (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRoque Baños
Argazki-zuzendariaXavi Giménez
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles
Argumentu nagusiaErruduntasun sentimendua, psychological repression (en) Itzuli, trauma psikikoa, coming to terms with the past (en) Itzuli, Eldarnioa eta giza hilketa
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

themachinistthemovie.com
IMDB: tt0361862 Filmaffinity: 361537 Allocine: 52316 Rottentomatoes: m/machinist Mojo: machinist Allmovie: v300962 TCM: 546273 Metacritic: movie/the-machinist TV.com: movies/the-machinist Netlix: 60034800Edit the value on Wikidata

Argumentoa

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Trevor Reznik (Christian Bale), urte bete lo egin ezinik dabilen lantegi bateko makina bateko langilea da. Nekearen eta lorik ez egiteak bere osasun mental eta fisikoa erabat kaltetu ditu, oso mehe egoteaz gain haluzinazioak ere izaten hasia da.

Rezniken itxura kaxkarrarekin erabat nahigabetuak, bere lankideak ezinikusiarenak egiten hasiko zaizkio, eta Reznizek lantegian gizonezko Ivan burusoil misteriotsu bat (John Sharian) ikusten duen haluzinazio bat izan ondoren bere lankidea den Millerren (Michael Ironside) lan istripu batean beso bat galdu ondoren berarekiko lankide nahiz enpresaburuaren aurkako jarrera bereganatuko ditu. Beretzat nahi besteentzat karga bat bilakaturik, enpresaburuak lantegitik botatzeko irrikiz daude. Reznik istripuaren kulparen ondorioz, atsekabea izatetik lankide guztiak bere aurka lanetik botatzeko asmoz dabiltzala pentsatzen hasiko da, bai eta gauza larriagoak pentsatu ere.

Reznikek etxebizitzan paperezko ohar misteriotsuak jasotzen ere hasiko da. Ondoren enpresaburu eta lankideek ustezko gizon burusoil horrek lantokia hartan inoiz lan egin ez duela esanen diote. Misterio guzti hauek Reiznik erabat erotzeko konspirazio edo plan bat ote dira? Edota Reiznik lo ezin eginak eta nekeak erosten ari ote dute? Misterio guzti hauei erantzuna aurkitu nahirik, Trevor Reiznik bere kaxaz ikertzen hasiko da, bere mundua pixkanaka amesgaizto bat bilakatzen joan delarik. Gero eta gauza eta gertakari gehiago deskubrituz doan heinean, haietaz gero eta gutxiago jakin nahiko du.

Aktoreak

aldatu

Bitxikeriak

aldatu

Filma Los Angeles hirian girotua egon arren, Bartzelonan filmatu zen.

Christian Bale aktoreak filmeko protagonistaren itxura mehe eta kaxkarra izateko asmoz filmatzen hasi aurretik lau hilabetez goseak pasatzen egon zen. Denboraldi horretan zehar egunero kafe bat eta sagar bat (edota atun lata bat) bakarrik jan ohi zituen (eguneko 275 kaloria besterik ez). DVDaren aipamenen arabera Balek denera 28 kg galdu zituen, bere pisua 54 kg jaitsiz. Berez, Balek pisua 45 kg-tara jaitsi nahi zuen, baina filmeko arduradunek bere osasunari kalte eragingo ziola eta, asmo hori laga zezala esan zioten. Filma amaitu ondore, Balek Batman Begins filma antzezteari ekin behar zionez, bere aurreko pisua berreskuratu eta beste 18 kg ere loditu zen, nagusiki elikadura egokia eta pisu altxaketa ariketen ondorioz Batman superheroiaren itxura gihartsu eta osasuntsua lortzeko asmoz.

Filma hau filmatzen ari zirela, Brad Anderson zuzendariak bizkarra min hartu eta filmaren zati gehiena ohatila batetik zuzendu zuen.

Kanpo estekak

aldatu