The Longest Yard (1974ko filma)
The Longest Yard (euskaraz Yardarik Luzeena) 1974ko Robert Aldrich estatubatuar zinema zuzendariak zuzendurako kirol komedia film bat da. Albert S. Ruddy idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Burt Reynolds, Eddie Albert, Ed Lauter eta Michael Conrad aktoreek antzeztu zuten.
The Longest Yard (1974ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | The Longest Yard |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, ekintza-filma, prison film (en) ![]() ![]() |
Iraupena | 121 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Hego Carolina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Aldrich |
Gidoigilea(k) | Albert S. Ruddy |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Albert S. Ruddy |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Michael Luciano (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frank De Vol |
Argazki-zuzendaria | Joseph F. Biroc |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florida |
Historia | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Film honetan amerikar futboleko benetazko hainbat futbolarik antzeztu zuten, tartean Green Bay Packers taldeko Ray Nitschke futbolari mitikoa.
Film hau gutxienez hirutan berregokitzatua izan da: Mean Machine (2011), 2005eko izenburu berdineko filma eta Captain Masr (2015).
Argumentua
aldatuPaul "Wrecking" Crewe (Burt Reynolds) amerikar futboleko jokalari profesionala da, behinola Floridako Palm Beach hirian bere autoa baimenik gabe gidatu eta poliziarengandik ihes egiteann, atxilotua izan eta Georgia estatuko Citrus Estatu Espetxean 18 hilabeteko espetxealdira zigortua izango da.
Espetxean dagoela, Rudolph Hazen (Eddie Albert) zaindariak Pauli presoez osatutako amerikar futbol taldea osatu eta zaindariez osatutako talde batekin partidu bat jokatzea proposatuko dio.
Aktoreak
aldatu- Burt Reynolds: Paul "Wrecking" Crewe
- Eddie Albert: Rudolph Hazen zaindaria
- Ed Lauter: Wilhelm Knauer kapitaina
- Michael Conrad: Nate Scarboro
- James Hampton: Caretaker
- Harry Caesar: "Granny" Granville
- John Steadman: Pop
- Charles Tyner: Unger
- Mike Henry: Rasmussen
- Jim Nicholson: Ice Man
- Bernadette Peters: Toot andrea
- Pepper Martin: Dendako zaindaria
- Robert Tessier: Connie Shokner
- Richard Kiel: Samson
- Anitra Ford: Melissa
- Ray Nitschke: Bogdanski
- George Jones: Big George
- Joe Kapp: Walking Boss
- Pervis Atkins: Mawabe
- Ernie Wheelwright: Spooner
- Sonny Shroyer: Tannen
- Ray Ogden: Schmidt
- Sonny Sixkiller: Indiarra
- Michael Fox: Iragarkilaria
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)