The Legend of Zelda: Tears of the Kingdom
2023ko bideo-jokoa
The Legend of Zelda: Tears of the Kingdom (Zeldaren kondaira: Erresumako malkoak euskaraz) 2023ko ekintza-abentura bideojokoa da, Nintendo EDPk garatua eta Nintendok Nintendo Switch-erako argitaratua. The Legend of Zelda: Breath of the Wild (2017) bideojokoaren jarraipena da.[1]
Aurrekoaren alderdi asko mantentzen ditu, baita Hyruleren mundu irekiaren ingurua ere, zeina hedatu egiten den bigarren ale horretan. Bideojokoak mugikortasun bertikala ere lantzen du. Link protagonistak Zelda elkartu du, eta Hyrule suntsitu nahi duen indar gaizto baten aurka borrokatu beharko du bertan.[2]
Jokoa 2022an argitaratzea aurreikusi zen hasieran; hainbat atzeratzeren ostean, 2023ko maiatzaren 12an aurkeztu zen.[3][4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gamerauntsia. «The Legend of Zelda: Tears of the Kingdom-en jokagarritasuna aurkeztuko du bihar Eiji Aonuma ekoizleak» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- ↑ Gamerauntsia. «The Legend of Zelda: Tears of the Kingdom» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
- ↑ Gamerauntsia. «The Legend of Zelda: Tears of the Kingdom da Breath of the Wild-en jarraipena: 2023ko maiatzaren 12an estreinatuko da» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- ↑ Gamerauntsia. «The Legend of Zelda, Redfall edo Darkest Dungeon bideojokozaleen maiatza alaitzera datoz» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).