The Last Airbender
M. Night Shyamalan (euskaraz Azken Aire Maisua), 2010eko M. Night Shyamalan indiar-estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako ekintza, fantasia eta abenturazko film bat da. Noah Ringer, Dev Patel, Nicola Peltz, Jackson Rathbone, Shaun Toub, Aasif Mandvi eta Cliff Curtis aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuSuaren nazioak Airea, Ura eta Lurraren nazioei gerra aldarrikatu die. Mende bateko borrokaren ondoren, horrenbesteko suntsiketa amaitzeko biderik ez dago. Aang (Noah Ringer) lau elementuak kontrolatzeko gai den bakarra denez, haiek menperatu eta gerra amaitzeko Ipar Polora joango da. Abentura honetan Katara (Nicola Peltz), Uraren Maisua, eta bere anaia Sokka (Jackson Rathbone) bidalagun izango ditu. Bidai guztian zehar Zuko (Dev Patel) printzeak jarraituko ditu, bere ohorea berreskuratzeko avatarra bereganatu nahi baitu...
Aktoreak
aldatu- Noah Ringer: Aang
- Dev Patel: Zuko printzea
- Nicola Peltz: Katara
- Jackson Rathbone: Sokka
- Shaun Toub: Iroh
- Aasif Mandvi: Zhao
- Seychelle Gabriel: Yue printzesa
- Cliff Curtis: Ozai
- Summer Bishil: Azula printzesa
- Francis Guinan: Pakku
- Randall Duk Kim: Tenpluko agurea
- Issac Jin Soletein: Haru
- Keong Sim: Tyro
- John Noble: Herensugearen espiritua
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)