The Kooks
The Kooks Ingalaterrako musika talde bat da. Taldea Luke Pritchard, Hugh Harris, Peter Denton, Chris Prendergast eta George Manckuso musikariek osatzen dute. Jotzen duten generoa rocka da, indie rock eta rock alternatiboa, hain zuzen ere.

Historia
aldatuTaldea 2004 urtean sortu zen, Brightonen (Ingalaterra). Une hartan, The Kooks-eko partaideetako batzuk Brighton-eko Musika Modernoren Institutuan ikasten ari ziren eta han ezagutu zuten elkar. Taldearen izena David Bowieren "Kook" izeneko kanta batetik hartu zuten. The Kooksek eragin nabaria jaso du beste taldeetatik, besteak beste, The Police, Neil Young, The Rolling Stones eta, nagusiki, The Beatles taldetik. Taldea bezala jo zuten lehenengo abestia “Reptilia” izan zen. Historikoki talde honek beste musikariekin harreman nahiko txarrak izan ditu, besteak beste, Razorlight eta Arctic Monkeys taldeekin.
Diskografia
aldatu- Inside In/Inside Out (2006ko urtarrilean): 2 milioi kopia saldu zuten.
- Konk (2008ko apirilean)
- Junk of the Heart (2011)
- Listen (2014)
Kideak
aldatuOraingo kideak
aldatu- Luke Pritchard- abeslari nagusia eta gitarra (2004tik orain arte)
- Hugh Harris – gitarra eta koruak (2004tik orain arte)
- Peter Denton – baxua eta koruak (2008tik orain arte)
- Chris Prendergast – bateria jotzailea (2010tik orain arte)
- George Manckuso – teklatu (2011)
Lehenengo Kideak
aldatu- Paul Garred - bateria jotzaile (2004 – 2010)
- Dan Logan– baxua eta koruak (2008)
- Max Raffert – baxua eta koruak (2004 – 2008)
- Nichols Millard – bateria jotzaile (2008
Beste The Kooks
aldatuBitxikeria bezala, esan daiteke badagoela 90 hamarkadan osatutako Suediako beste “The Kooks” izeneko talde bat. Suediako taldearen abesti batzuk Youtuben agertzen dira, Ingalaterrako taldeko abestiekin nahasketa sortu delarik. Izan ere, Suediako taldearen abestietan, Ingalaterrako taldearen argazkiak azaltzen dira.
Kanpo estekak
aldatu(Ingelesez): Webgune ofiziala,