The Island at the Top of the World

The Island at the Top of the World (euskaraz Munduaren Goialdeko Uhartea) 1974ko Robert Stevenson estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Filma honetan honako aktore hauek antzeztu zuten: Donald Sinden, David Hartman, Jacques Marin, Mako Iwamatsu eta Agneta Eckemyr.

The Island at the Top of the World
Jatorria
Argitaratze-data1974
IzenburuaThe Island at the Top of the World
Jatorrizko hizkuntzaislandiera
ingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma eta fantasiazko filma
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Produkzio-kodea0117
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Robert Stevenson
Gidoigilea(k)John Whedon
Antzezlea(k)
Mako (Oomiak (en) Itzuli)
Donald Sinden (Sir Anthony Ross (en) Itzuli)
David Hartman (Prof. Ivarsson (en) Itzuli)
Jacques Marin (Captain Brieux (en) Itzuli)
Agneta Eckemyr (en) Itzuli (Freyja (en) Itzuli)
Lasse Kolstad (en) Itzuli (Erik (en) Itzuli)
Ivor Barry
Ian Abercrombie
Jackson Bostwick




[[Kategoria:Agneta Eckemyr (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lasse Kolstad (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
EkoizleaWinston Hibler
Konpainia ekoizleaThe Walt Disney Company
EdizioaRobert Stafford (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMaurice Jarre
Argazki-zuzendariaFrank V. Phillips (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres
Argumentu nagusiaHegazkintza
Historia
Nominazioak

movies.disney.com…
IMDB: tt0071671 Filmaffinity: 302323 Allocine: 22289 Rottentomatoes: m/the_island_at_the_top_of_the_world Allmovie: v25455 TCM: 79439 TV.com: movies/island-at-the-top-of-the-world Edit the value on Wikidata

The Walt Disney Company etxeak ekoiztu eta bere barnean dagoen Buena Vista Distribution konpainiak banatutako Abenturazko filma bat da. Filmak abentura, ekologia eta bikingoen gaiak nahastu zituen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1907, Londres. Sir Anthony Ross (Donald Sinden) britainiar aristokrata Artikoan galdu berrian den Donald izeneko semea topatzeko espedizio bat burutzeko asmoa du. Galdu zen unean Donald bale ehiztari espedizio batean Artartikoan barna baleak hiltzera zihoazen ustezko uharte baten bila zebilen.

Sir Anthonyk espedizioa antolatzeko laguntza lortu asmoz Ivarsson eskandinaviar-estatubatuar irakaslea (David Hartman) eta Brieux kapitaina (Jacques Marin) frantziar asmatzaile eta globo pilotuarekin harremanetan jarriko da, azken honek berak asmatutako Hyperion izeneko zeppelin baten jabe da. honela, hiruak espedizioari ekingo diote.

Behin Artikoan aztarnen bila ari direla, Oomiak izeneko gizon bat topatuko dute (Mako Iwamatsu), izaera ausart/koldarreko eskimala eta Donalden adiskidea izandakoa, hirukoteak eskimalari bilaketarako laguntza eta haiei elkartuko zaie.

Espedizioa Brieux kapitainarengandik banatu (aldi batetarako) eta mapetan agertzen ez den Astragard uharte misteriotsua topatuko dute. Beraien harridurarako bertan Erdi Arotik eta mendeetan zehar gainontzeko gizakietatik isolaturik bizi izan diren Bikingo komunitate bat ere topatuko dute. Bikingoek Sir Anthony eta Ivarsson atzemango dituzte, baina Oomiak-ek ihes egitea lortuko du. Ondoren Sir Anthony eta Ivarsson bikingoen herrira eramanen dituzte, bertan Donald topatuko dutelarik, baina herriko legegizon-iragarle maltzurra den Godi fanatikoak hiruak heriotzara zigortuko ditu. Halere, azken unean hiru gizonak (Sir Anthony, Ivarsson and Donald) Freyja izeneko neska bikingo eder eta ausart batek salbatuko ditu. Lauak ihes egin, Oomiak adiskidearekin elkartu eta Baleen Hilerria topatuko dute, baina bertan bale ehiztariek erasoko dituzte. Godi aztia eta bere bikingo gerlariek boskotea harrapatzera doazen unean Brieux kapitaina Hyperion zeppelinarekin berragertu eta haiek salbatzea lortuko du. Azkenean, Godik amorruz Hyperion zeppelinari gezi bat jaurti ondoren leherketa bat gertatu eta haren ondorioz Godi aztia hil egingo da.

Halere bikingoek boskoteari zibilizaziora itzultzea galarazten dio, haietako bat behinik-behin bikingoen komunitatean gelditzen ez baldin bada Adiskide taldea zur eta lur zer erabaki jakin gabe gelditzen da, baina bat-batean Ivarsson bertan gelditzeko erabakia hartu eta bere adiskideei bikingoen komunitatean gelditu eta haien ohiturak ikertzeko aukera errepikaezina dela esango die. Ivarssonek adiskideei hau ere aipatzen die: egunen batean Gizateria bere burua suntsitzeko bezain ergela izan ezkero, Astragard uhartea Gizateriaren azken babeslekua bilakatu daitekela. Hortaz, Sir Anthony, Donald, Freyja, Brieux kapitaina Oomiak eskimala Ivarsson agurtu, bikingoen komunitatea bakean laga eta Astragard uhartea utziz zibilizariorako itzulera bidaiari ekingo diote.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu