The Interview (2014ko filma)
The Interview (euskaraz Elkarrizketa) 2014ko Seth Rogen kanadar eta Evan Goldberg estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileen politika satira komedia filma bat da. Seth Rogen eta James Franco aktoreek antzeztu zuten.
Estreinatu aurretik, sekulako nazioarteko polemika piztu zuen, Ipar Koreako Kim Jong-un estatuburuaren irudi ezkor edo satirikoa eman baitzen, ondorioz 2014ko ekainean jada Columbia Pictures ekoiztetxeak filmaren estreinarekin aurrera jarraitu ezkero AEBen aurkako "gupidarik gabeko" neurriak hartuko zirelako mehatxuak ere aipatu ziren.
Bestalde, Sony Pictures Entertainmenten aurkako zibererasoa ere jazo zen.
Argumentua
aldatuDave Skylark (James Franco) AEBtako telebistako elkarrizketa saio ospetsu bateko aurkezleari eta saio beraren Aaron Rapoport ekoizleari(Seth Rogen) Ipar Koreako Kim Jong-un diktadorearekin elkarrizketa bat burutzeko abagunea suertatu zaie. Honen aurrean, CIAk Kim diktadorea erailtzeko aukera ezinobea ikusiko du. Baina zinez, Dave eta Aaron ez dira mota honetako erailketa bat burutzeko gizaseme aproposenak.
Aktoreak
aldatuPertsonaia nagusiak
aldatu- James Franco: Dave Skylark
- Seth Rogen: Aaron Rapoport
- Lizzy Caplan: Agent Lacey
- Randall Park: Kim Jong-un
- Diana Bang: Sook
- Anders Holm: Jake
- Charles Rahi Chun: Jong jenerala
Kameoak
aldatu- Eminem: bere burua antzeztuz
- Rob Lowe: bere burua antzeztuz
- Bill Maher: bere burua antzeztuz
- Seth Meyers: bere burua antzeztuz
- Joseph Gordon-Levitt: bere burua antzeztuz
- Ben Schwartz: Eminem abeslariaren iragarkilaria
Kanpo estekak
aldatu- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Interview filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)