The Great Outdoors (1988ko filma)
The Great Outdoors (euskaraz Aire Libre Zabala), 1988ko Howard Deutch estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Dan Aykroyd, John Candy, Stephanie Faracy eta Annette Bening aktoreek antzeztu zuten.
The Great Outdoors (1988ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | The Great Outdoors |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Howard Deutch |
Gidoigilea(k) | John Hughes |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Thomas Newman |
Argazki-zuzendaria | Ric Waite |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Wisconsin |
Argumentu nagusia | oporra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
aldatuChester "Chet" Ripley (John Candy) eta Connie (Stephanie Faracy), Chicago hiriko senar-emazteak eta Buckley "Buck" (Chris Young) eta Ben (Ian Giatti) semeak, Wisconsingo naturgune bateko aintzira bateko udaleku batean oporrak igarotzera doaz.
Oporraldia lasai eta planeatua zuten bezala jazotzen ari denean, Connieren ahizpa nagusia den Kate (Annette Bening), Roman Craig senarra (Dan Aykroyd) eta Cara eta Mara (Hillary eta Rebecca Gordon) agertu eta dena pikutara joango da. Bi familiak elkarren artean oso ezberdinak izateaz gain, gaizkiulertua, hika-mika eta egoera barregarri eta xelebre ugari biziko baidituzte.
Aktoreak
aldatu- Dan Aykroyd: Roman Craig, Katen senarra
- John Candy: Chester "Chet" Ripley, Connieren senarra
- Stephanie Faracy: Connie Ripley, Katen ahizpa nagusia
- Annette Bening: Kate "Katie" Craig, Connieren ahizpa gaztea
- Robert Prosky: Wally
- Chris Young: Buckley "Buck" Ripley, Chet eta Connieren semea (1, haurra)
- Ian Giatti: Ben "Benny" Ripley, Chet eta Connieren semea (2. haurra)
- Hillary eta Rebecca Gordon: Cara eta Mara Craig, Roman eta Katen alaba bikiak (1. eta 2. haurrak)
- Lucy Deakins: Cammie
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)