The Fearless Vampire Killers

The Fearless Vampire Killers, or Pardon Me, But Your Teeth Are in My Neck (euskaraz Banpiro Hiltzaile Izukaitzak, edo Barka, Baina Zeure Hortzak Nire Lepoan Daude), laburtuta The Fearless Vampire Killers, Erresuma Batuan Dance of the Vampires (Banpiro Hiltzaile Izukaitzak edo Banpiroen Dantzaldia) 1967an Roman Polański poloniar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko komedia filma bat da. Jack MacGowran, Roman Polański, Alfie Bass, Jessie Robins, Sharon Tate, Ferdy Mayne, Iain Quarrier, Terry Downes eta Fiona Lewis aktoreek antzeztu zuten.

The Fearless Vampire Killers
Jatorria
Argitaratze-data1967
IzenburuaThe Fearless Vampire Killers
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoacomedy horror (en) Itzuli, beldurrezko zinema, vampire film (en) Itzuli eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena108 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Roman Polański
Gidoigilea(k)Roman Polański
Gérard Brach

Antzezlea(k)
Jack MacGowran
Sharon Tate
Ferdy Mayne
Roman Polański
Sydney Bromley (en) Itzuli
Alfie Bass (en) Itzuli
Terry Downes (en) Itzuli
Jessie Robins
Ronald Lacey
Fiona Lewis
Iain Quarrier (en) Itzuli




[[Kategoria:Sydney Bromley (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Alfie Bass (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Terry Downes (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Iain Quarrier (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaGene Gutowski (en) Itzuli
[[Kategoria:Gene Gutowski (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaAlastair McIntyre (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaWilfred Shingleton (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaKrzysztof Komeda
Argazki-zuzendariaDouglas Slocombe
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTransilvania

IMDB: tt0061655 Filmaffinity: 873148 Allocine: 127 Rottentomatoes: m/the_fearless_vampire_killers Allmovie: v16980 TCM: 74705 Metacritic: movie/the-fearless-vampire-killers TV.com: movies/fearless-vampire-killers Edit the value on Wikidata

Filma honetan oinarriturik Dance of the Vampires (1997) izeneko musikal bat burutu zen.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Negu gorrian eta elurte baten erdian, bere izaera eta pentsaera xelebreen ondorioz lankideek erotzat jo eta Königsbergeko Unibertsitatetik kaleratu duten Anbrosius irakaslea (Jack MacGowran) eta haren laguntzaile leiala den Alfred gaztea (Roman Polański) Transilvaniako herrixka batetara ailegatu berri dira. Euren etorreraren zergatia bertan jazotzen diren gertaera arraroetan datza. Iritsi eta berehala ekintza horien egileak banpiroak ote diren susmoa piztuko zaie.

Bi kanpotarrek Shagal ostalaria (Alfie Bass), bere emazte Rebeca (Jessie Robins) eta heuren alaba Sara ederraren (Sharon Tate) ostatuan ostatu hartuko dute. Alfred Saraz maiteminduko da, baina neska gaztea desagertu eta banpiroren batek bahitu duen zurrumurrua zabalduko da. Herrixkatik hurbil aristokrata misteriotsu batzuk bizi diren gaztelua dagoela jakingo dute: bertan Von Krolock (Ferdy Mayne) konde zitala eta bere seme Herbert "maritxua" (Iain Quarrier) bizi dira.

Irakaslea banpirismoan aditua da eta azken urteetan Ekialdeko Europa osoan barna haien bila nekagaitz aritu ondoren banpiroekin aurrez-aurre topatzeko irrikitan dago. Honela bada, haien izatean erabat sinisturik, Anbrosius eta Alfred ostalariaren alaba topatzeko aitzakiaz gaztelura joan eta bertan banpiroak ote dauden ikertzen saiatuko dira, gisa honetan ez-hildakoen fenomenoari erantzun zientifiko eta enpirikoa topatu, eta honela Anbrosiusek bere banpiroei buruzko teoriak egi direla frogatu, bere ospea berreskuratu eta zientzialarien komunitatearen begirunea bereganatzeko asmoz.

Azkenean, jada gazteluan daudela, filma honi izenburua ematen dion dantzaldira joatea lortu, eta euren jakin-min eta galderek erantzun beldurgarria izango dute...

Antzezleak aldatu

Bitxikeriak aldatu

Roman Polańskiren kolorezko lehenbiziko filma izan zen, honetan garai hartan beldurrezko filmak burutzen zituen Hammer Film Productions ekoiztetxe britainiar mitikoari esker oso modan zegoen banpiroen zineman sakontzen delarik. Modu bikainean filmatu zen, batzuen esanetan berezko genero honen filma asko gainditu zituen. Polańskik berak paper nagusietako bat beretzat bereganatu zuen, bere alboan gerora emazte izango zuen Sharon Tate aktore ederra agertzen da.

Filmaren bitxikeri gehigarri gisa, aipatzekoa da filma guztian ez dela "banpiro" hitza behin ere aipatzen, eta irakaslea eta bere laguntzaileak aurre egiten dien izaki odol-zurrupatzaileek ere euren izateari buruzko inongo aipamenik ez dutela egiten. Filmean banpiroak aipatzeko "eurak", "haiek" edo "beraiek" hitzak erabiltzen dira.

Kanpo estekak aldatu