The Fast and the Furious: Tokyo Drift
The Fast and the Furious: Tokyo Drift, Fast & Furious 3 edota Tokyo Drift (euskaraz Azkarra eta Amorratua: Tokio Arrastea), 2006ko Justin Lin estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. The Fast and the Furious sailaren hirugarren filma da. Lucas Black, Sung Kang, Bow Wow, Nathalie Kelley eta Brian Tee aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuShaun Boswell (Lucas Black) inongo taldetara egokitzen ez den mutila da. Institutuan bakartia, inguratzen duen axolagabetasun munduarekin duen lotura bakarra legezkanpoko auto lasterketak dira, horrek ez du poliziaren mutil gogokoena bilakatu. Espetxeratzeaz mehatxatzen dutenean, Japonian dagoen Brian aita militarrarekin denboraldi bat pasatzera bidaliko dute, eta Tokio hiriburuko auzo bateko pisu txiki batean
Tuneatutako auto gehienak sortu ziren herrialdean, kale lasterketak grabitateari erronka egiten dioten auto demek ordezkatu dituzte, "drift" ("arraste") lasterketak, oso biraketa itxiak eta sigi-sagak dituzten lasterketa pistak. Shaunek xaloki Yakuza japoniar mafiaren jabetzakoa eta Driftaren Errege den D.K. autoa gidatzea onartuko du. Zorra kitatzeko, Tokioko gaizkileekin lehiatu eta bizitza arriskuan jartzea beste irtenbiderik ez du izango.
Aktoreak
aldatu- Lucas Black: Sean Boswell
- Sung Kang: Han Seoul-Oh
- Bow Wow: Twinkie
- Nathalie Kelley: Neela
- Brian Tee: D.K. Takashi
- Leonardo Nam: Morimoto
- Keiko Kitagawa: Reiko
- Jason Tobin: Earl
- Alden Villaverde: Alden
- Atley Siauw: DJ Atley
- Jimmy Lin: Jimmy
- Sonny Chiba: Kamata jauna, D.K. Takashin osaba
- Brian Goodman: Boswell jauna
- Lynda Boyd: Boswell andrea
- Zachery Brian: Clay
- Nikki Griffin: Cindy
- Vin Diesel: Dominic Toretto (kameoa)
- Jason Statham: Deckard Shaw (kameoa)
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)