The End of the Affair (1999ko filma)
The End of the Affair (euskaraz Afera Baten Amaiera), 1999ko Neil Jordan irlandarrak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Graham Greene idazlearen 1951ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Ralph Fiennes, Julianne Moore eta Stephen Rea aktoreek antzeztu zuten.
Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Julianne Moore) eta Argazkigintza onenaren Oscar Sariaren (Roger Pratt) izendapena jaso zituen.
Argumentua
aldatuBigarren Mundu Gerra, Londres, Sarah Miles (Julianne Moore) emakume apasionatua Estatuaren funtzionari gris bat den Henry (Stephen Rea) senarrarekin maitasungabeko ezkontza batean harrapatua bizi da, haren senarrak antolatutako festa batean Maurice Bendrix (Ralph Fiennes) idazlea ezagutu arte. Biek maitasun harreman apasionatu bati hasiera emango diote. Baina, alemaniarren bonbardaketa batean zehar, lehergailu batek Bendrixen etxea jo eta maitaleak ohean harrapatuko ditu.
Aktoreak
aldatu- Ralph Fiennes: Maurice Bendrix
- Julianne Moore: Sarah Miles
- Stephen Rea: Henry Miles
- Heather-Jay Jones: Henryren neskamea
- James Bolam: Savage jauna
- Ian Hart: Parkis jauna
- Sam Bould: Lance Parkis
- Cyril Shaps: Zerbitzaria
- Penny Morrell: Bendrixen etxekoandrea
- Simon Fisher Turner: Gilbert doktorea
- Jason Isaacs: Aita Richard Smythe
- Deborah Findlay: Smythe andrea
- Nicholas Hewetson: Zaintzaile burua
- Jack McKenzie: Ingeniariaburua
- Nic Main: Lomandante ofiziala
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)