Ireki menu nagusia

The Descendants 2011ko Estatu Batuar film dramatikoa da, Alexander Paynek idatzi, zuzendu eta ekoitzi zuena. Kaui Hart Hemmingsen izen bereko eleberrian oinarriturik dago[1]. Torontoko Zinemaldian eman zen aurrenekoz, 2011ko irailaren 10ean. Film dramatiko onenaren eta gizonezko drama aktore onenaren (George Clooney) Urrezko Globo Sariak[2], eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zituen[3].

The Descendants
Jatorria
Argitaratze-data 2011
Jatorrizko izenburua The Descendants
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Orrialdeak 440
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia dramatikoa eta film dramatikoa
Iraupena 115 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Hawaii
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Alexander Payne
Gidoigilea(k) Nat Faxon Itzuli
Jim Rash Itzuli
Alexander Payne
[[Kategoria:Nat Faxon Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Jim Rash Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
George Clooney
Shailene Woodley
Amara Miller
Beau Bridges
Judy Greer
Matthew Lillard
Robert Forster
Michael Ontkean
Tom McTigue
Laird Hamilton
Mary Birdsong
Nick Krause


[[Kategoria:Amara Miller Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Beau Bridges Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Michael Ontkean Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Tom McTigue Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Laird Hamilton Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Nick Krause Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Alexander Payne
Jim Taylor Itzuli
Jim Taylor Itzuli

[[Kategoria:Jim Taylor Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Jim Taylor Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Fox Searchlight Pictures Itzuli
[[Kategoria:Fox Searchlight Pictures Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Kevin Tent Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Craig Armstrong
Argazki-zuzendaria Phedon Papamichael
Jantzi-diseinatzailea Wendy Chuck Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Hawaii
Historia
Jasotako sariak Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
84. Oscar Sariak
Nominazioak Film onenaren Oscar Saria
84. Oscar Sariak

Jim Burke , Alexander Payne, Jim Taylor

Muntatze onenaren Oscar Saria
84. Oscar Sariak

Kevin Tent

Zuzendari onenaren Oscar Saria
84. Oscar Sariak

Alexander Payne

Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
84. Oscar Sariak

George Clooney

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
84. Oscar Sariak

Alexander Payne, Nat Faxon , Jim Rash
Kanpo loturak
www.foxsearchlight.com/thedescendants/

GertakizunaAldatu

Matt King (George Clooney) egoitza Honolulun duen abokatua da, eta familiak Kauain (Hawaii uharteak) duen 25.000 akreko jabetzaren fiduziario bakarra. Haren bizitzaren norabidea erabat aldatzen da Elizabeth (Patricia Hastie) emaztea, txalupa motordun batetik erori eta koma egoeran sartzen denean.

Matt eta Elizabethek bi alaba dituzte: Scottie (Amara Miller), 10 urtekoa, eta Alex (Shailene Woodley), 17 urtekoa. Alex Hawaii iparraldeko barnetegi batean dago. Matt eta Scotti haren bila doaz eta etxera itzultzen dira elkarrekin. Medikuek Elizabeth ez dela komatik esnatuko esaten diotenean, Matt galdutako denboraz konturatzen da.

Egun gogorrak dira Mattentzat. Lehenbailehen azaltzen dio Alexi ama ez dela berriro esnatuko. Alabak izugarrizko mina hartzen du, baina aitari aitortzen dio azkenaldian amarekin oso haserre ibili dela, hark maitale bat zeukalako. Hori ez da Alexen asmazio bat, eta maitalearen etxea non dagoen ere daki. Orduan, aita eta biek ikerketa bat hasten dute helburu bakar batekin: ea Elizabeth gizon horretaz maitemindurik zegoen jakitea.

Datu batzuk bildu eta gero, Matt eta bi alabak Hawaii hegoaldeko uhartera joaten dira. Maitalea, Brian Speer (Matthew Lillard), han bizi da, eta saiatzen dira hura topatzen. Ordurako Mattek badaki bere emaztea Brianekin maiteminduta zegoela, eta erabakitzen du honi esatea Elizabeth laster hilko dela. Baina ezusteko handia hartzen dute gizona topatzean. Izan ere, ezkonduta dago eta seme-alabak dauzka. Eta, horrez gain, ez dago Matten emazteaz maiteminduta.

Azkenean, familiak erabakitzen du Elizabethi makinen laguntza kentzea eta egun batzuk geroago hiltzen da.

Filmeko ideia garrantzitsuena hauxe da: eguneroko bizitzako kontuek (lanak, adibidez) denbora gehiena kendu arren, ezin ditugula gure ondoan daudenak ahaztu. Bestela, gerta daiteke gure etxekidea edo bikotea guztiz pertsona ezezagun bihurtzea. Hori eragozteko, arreta handiz begiratu behar dugu gure inguruan jazotzen dena.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

 
Alexander Payne, film zuzendaria.