Kanpo-Espazioko Kolorea

The Colour Out of Space» orritik birbideratua)

Kanpo-Espazioko Kolorea, ingelesez: The Colour Out of Space, H. P. Lovecraft estatubatuar idazlearen zientzia-fikzio eta beldurrezko kontakizun labur bat da. 1927ko martxoan idatzi zuen eta urte bereko irailean Amazing Stories aldizkarian lehenbizikoz argitaratua izan zen.

Kanpo-Espazioko Kolorea
Jatorria
Egilea(k)Howard Phillips Lovecraft
Sorrera-urtea1927
IzenburuaThe Colour Out of Space
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen lekuaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaAmazing Stories (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoascience fiction short story (en) Itzuli eta horror short story (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
TelesailaCthulhuren mitoa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIngalaterra Berria

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Massachusetts, Arkham herriko leku isolatu batean antzira bat eraikitzeko ardura duen ingeniaria bat protagonista da, honek kontakizuna lehen pertsonan kontatuz. Bertan, gainontzeko lurretatik ezberdina den lursail bat dago, ingeniariari sentipen bitxiak eragiten dizkiona. Bertako agure batek lursaila horren egoera aspaldi hango baserri batetik hurbil meteorito bat erori izanan zetzala azalduko dio, eta denboraren poderioz, landareak eta zuhaitzak lehenbizi, eta abereak ondoren, mutazioak jasaten hasi zirela, kolorea aldatuz, usain nazkagarriak bereganatuz, eta baserrian bizi zen familiako senideei ere eraginez, erotu eta amaiera tragiko batean denak hil baiziren. Hortaz, ingeniariak bertan topatutako izugarrikeriaren ondorioz bere lana uztea erabakiko du.

Zinema

aldatu