The Accidental Tourist
The Accidental Tourist (euskaraz Halabeharrezko Turista), 1988ko Lawrence Kasdan estatubatuar zinema zuzendariaren drama film bat da. Anne Tyler idazlearen 1985eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. William Hurt, Kathleen Turner, Geena Davis eta Bill Pullman aktoreek antzeztu zuten.
Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Geena Davis) irabazi zuen, eta Film onenaren Oscar Saria (Warner Bros. - Lawrence Kasdan, Charles Okun eta Michael Grillo), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Frank Galati eta Lawrence Kasdaneta), Soinu banda onenaren Oscar Sariaren (John Williams) izendapenak jaso zituen.
Argumentua
aldatuMacon Leary (William Hurt), negoziogizonentzako bidai gida idazleak Ethan hamabi urteko semea istripu batean hil izanaren kolpe latza jaso berri du. Gainbeheran eta ezertarako gogorik gabe, bere inguru pertsonala eta familiarrak lurjo du, eta Sarah (Kathleen Turner) emazteak abandonatzea erabaki du.
Egun batez, Muriel Pritchett (Geena Davis) neska gaztea ezagutuko du, lehen bistadizoan, bere heziketa eta bizipenei dagokionez, elkarren artean ezin ezberdinagoa dirudien pertsona. Halere, Murielen alboan, Maconek piskanaka bizipoza berreskuratzen hasiko da.
Aktoreak
aldatu- William Hurt: Macon Leary
- Kathleen Turner: Sarah Leary
- Geena Davis: Muriel Pritchett
- Bill Pullman: Julian
- Amy Wright: Rose Leary
- David Ogden Stiers: Porter Leary
- Ed Begley Jr.: Charles Leary
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)