Tetuango gudua
Tetuango gudua Marokoko Tetuan hirian Espainiako Afrikako Armada eta Marokoko Armada artean hiria lortzeko egin zen. Gudua 1859-1860ko Espainia-Maroko Gerraren testuinguruan izan zen. Une hartan Espainian Elisabet II.a Borboikoa zegoen tronuan; Marokon, bestetik, Mohammed IV .a Marokokoa zen erregea.
Tetuango gudua | |||
---|---|---|---|
Tetuango gudua (1894), Dionisio Fierrosen margolana. | |||
Data | 1860ko otsailaren 4a | ||
Lekua | Tetuan (Magreb) | ||
Koordenatuak | 35°34′26″N 5°19′50″W / 35.573754°N 5.33043°W | ||
Emaitza | Espainarren garaipen | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gertaerak
aldatuEspainiarren espedizioa Algecirasetik abiatu zen. Guztira hogeita hamasei mila gizon, hirurogeita bost artilleria pieza eta berrogeita bat mota desberdinetako itsasontziak ziren. Leopoldo O'Donnellek, Gobernuko burua zena ere, armada hiru gorpuetan banatu zituen, aginduan hurrenez hurren Juan Zabala de la Puente, Antonio Ros de Olano eta Rafael Echagüe y Bermingham jeneralak jarriz. Erreserba taldea Joan Prim jeneralaren agindupean zegoen. Segundo Díaz Herrero amirala ontzidiko burua izendatu zuten. Operazioaren helburua Tetuan hiria hartzea zen. Abenduaren 17an, Zabalak Bullones mendilerroa okupatu zuen. Bi egun geroago, Echagüe-k Serrallo Jauregia konkistatu zuen eta O'Donnell, 21ean, Ceutan lehorreratu zen. 1860ko urtarrilaren 1an, Prim jeneralak Zabala jeneralaren eta itsas flotaren laguntzarekin kostaldean eraso gogorra egin zuen. Borrokak urtarrilaren 31 arte iraun zuen; egun horretan Marokoko kontraerasoa eman zen baina espainiarrek geldiarazi zuten. O'Donnell Tetuan aldera abiatu zen, Kataluniako boluntarioen laguntzarekin. Espainiako artilleriaren presioak marokoarren lerroak nahastu zituen eta asko babesa hirian hartu zuten. Azkenik, Tetuan otsailaren 6an espainiarren eskuetan erori zen.
Urte bereko apirilean, izan ere, Marokoren esku utzi zuten berriro ere.[1]
Ondorioak
aldatuEspainiarrek Ceuta eta Melillako posizioak indartu zituzten. Garaipenak, bestetik, Prim jeneralaren irudia indartu zuen. Jende askorentzat benetako heroia zen ordurako.
O'Donnelli Tetuango Dukearen titulua eman zioten, Espainiako Handitasunarekin.[2]
Erreferentziak
aldatuKanpo-estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Guduaren inguruko informazioa Despertaferro aldizkarian.