Testu fitxategi

Formaturik gabeko fitxategi sekuentziala, edozein testu-editorek irakur dezakeena prozesaketa handirik gabe. Formatua, oro har, edozein ASCII karaktere izan daiteke, edo horren edozein aldagai.

Testu fitxategi sinplea, testu sinplea edo testu formatu gabea (ingelesez «plain text»), informatikako fitxategi mota bat da, gizakiek irakurgai diren karaktereak bakarrik dituzten testuz osatuta. Testu hauek ez dute formatu tipografikorik.[1]

Testu Fitxategia
Plain text
Luzapena.txt, .text
MIME motatext/plain
IrekiaBai

Ezaugarriak

aldatu

Fitxategi hauek bytez osatuta daude, letrak, zenbakiak eta puntuazio markak (zuriuneak barne) bezalako ohiko karaktereak adierazten dituztenak, baita kontroleko karaktere gutxi batzuk ere, tabulazioak, lerro aldaketa eta orga itzulera modukoak. Karaktere hauek hainbat modutan kodifikatu ahal dira. ASCII kodifikazioa da bere oinarrizko jatorria eta ez du berariazko identifikatzaile baten beharrik datuen transmisioa egiteko. UTF-1, UTF-7, UTF-8, UTF-16, UTF-32, UTF-EBCDIC, SCSU, BOCU-1 edo GB 18030 erako karaktere kodetzeko modu desberdinak adierazteko, fitxategiaren hasieran byte ordenaren marka egotea beharrezkoa da.

Testu fitxategi sinpleak ez dituzte formatuak sortzeko behar diren daturik, hau da, ezin dituzte letra lodirik edo letra etzanik eduki, ezta testuak azpimarratu edo tamaina aldatu, adibidez.[2] Hala nola, ezin dute letra mota aldatu (Arial, Times edo Comic Sans, adibidez).[2] Sinpletasun honek programa askok testu fitxategien edukia irakurtzea eta idaztea baimentzen du. Testuak irakurtzeko eta aldatzeko erabiltzen diren aplikazioak testu editore deitzen dira. Testu bakoitzak pisu desberdina du, kodifikazio motaren araberakoa.

Erabilera Softwarean

aldatu

Testu dokumentuak gizakiek irakurgai dira, fitxategi bitarrak ez bezala, zenbaitetan datuak gordetzeko erabiltzen dira programa batzuengatik. Interoperabilitateaz gain, formatu unibertsala denez, fitxategi hauen abantailetarik nabarmengarriena da erabiltzaileak datuak sar eta alda ditzakeela programa pertsonalizatzeko.

Gainera, datu hondatze bat gertatzekotan, errazagoa da pertsona batentzat fitxategiaren arazoak konpontzea fitxategi bitar batean baino. Zenbait testu formatu (XML, adibidez) dokumentuaren kodetzea zehazteko mekanismoak dituzte, baina formatu gehienek ez dute ezaugarri hau. Edozein erabiltzaile irakurri eta aldatu ahal ditu fitxategian dauden aldagaiak, hau arazo bat izan ahal da, ezagutzarekin egiten ez bada, programan efektu kaltegarriak izan dezakeelako.

Testu fitxategien eragozpen bat da modu errazik ez dagoela fitxategia zein kodeketa motan gordeta dagoen jakiteko. Testu editore batek fitxategia UTF-8 eran gorde dezake eta gero konpilatzaileak ISO-8859 formatua espero, programan erroreak sortuz fitxategia konpilatzen saiatzen denean. Arazo hau korapilatsuagoa da konputagailu sareen bidez bidalitako fitxategien kasuan, non testu fitxategien kodeketa okerra errore ugari sortu ditzakeen.

Izendatze konbentzioak

aldatu
  • Windows sistemetan: Modurik zabalena testu fitxategiak .txt luzapenarekin izendatzea da, beste edozein luzapen erabili ahal den arren, erabiltzaileak horrela nahi badu (baliodunak eta ohikoenak: .inf, .80, .dat, etab.). Komeni da testu sinpleak gordetzeko oso hedatuak eta oso erabiliak diren luzapenak ez erabiltzea, adibidez .xls, .doc, .ppt, .wav, .gif o .jpg, sistemak eragozpenak jarriko ez baditu ere, erabiltzaileak eta sistema eragilea nahastu ahal dituelako.
  • Unix eta GNU/Linux sistemetan: Unix eta GNU/Linux sistemetan fitxategien izendatze konbentzioak lasaiagoak dira. .txt luzapena zabalduena da gaur egun, baina normalean fitxategiaren edukia lehengo byteak aztertzen dituzten programen bidez zehazten da, adibidez Linuxen "file" komandoarekin.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) What is plain text? -- introduction by The Linux Information Project (LINFO). 15-02-2005 (Noiz kontsultatua: 23-07-2016).
  2. a b (Ingelesez) The Unicode® Standard Version 11.0 – Core Specification. 30-06-2018 (Noiz kontsultatua: 01-01-2019).

Kanpo estekak

aldatu