Byte
Byte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen da.
Byte | |
---|---|
Neurtzen du | information (en) ![]() |
Unitate estandarretan | 1 B eta 8 bit |
Ikurra | B, Б eta B |
Byten multiploak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
SI | IEC 60027-2 | |||||
Izena (Ikurra) |
SI Estandarra |
Erabilpena informatikan |
Izena (Ikurra) |
Balioa | ||
kilobyte (KB) | 103 | 210 | kibibyte (KiB) | 210 | ||
megabyte (MB) | 106 | 220 | mebibyte (MiB) | 220 | ||
gigabyte (GB) | 109 | 230 | gibibyte (GiB) | 230 | ||
terabyte (TB) | 1012 | 240 | tebibyte (TiB) | 240 | ||
petabyte (PB) | 1015 | 250 | pebibyte (PiB) | 250 | ||
exabyte (EB) | 1018 | 260 | exbibyte (EiB) | 260 | ||
zettabyte (ZB) | 1021 | 270 | zebibyte (ZiB) | 270 | ||
yottabyte (YB) | 1024 | 280 | yobibyte (YiB) | 280 |
Byte bat ordenagailu batek lan egin dezakeen informazio neurri txikiena da. Batez ere biltegiratze sistema batek duen gaitasuna adierazteko erabiltzen da. 2 bytek osatutako multzoari hitz deritzo (ingelesez, word), eta 4 bytek osatutakoari hitz bikoitz (ingelesez, double word).
JatorriaAldatu
Termino hau ingelesa da, binary term adierazpenetik dator eta informatika eta telekomunikazioetan erabili ohi da. Ordenagailu zahar batzuek 6, 7 edo 9 biteko bytekin lan egiten zuten. Honenbestez, izen hau hautatu zen 8 biteko byte batek (28 = 256 balio posible) informazio kopuru nahikoa gordetzen zuela erabaki zelako.
AdierazpenaAldatu
Byte bat modu ezberdinetan adieraz daiteke:
- Sistema bitarra: 0000 0000 - 1111 1111, adibidez: 01011010
- Sistema zortzitarra: 000 - 377, adibidez: 132
- Sistema hamartarra:
- Zenbaki naturalak: 0 - 255, adibidez: 27
- Zenbaki osoak: -128 - 127
- Sistema hamaseitarra: 00 - FF, adibidez: C3
- ASCII bidez kodetutako karakterea: adibidez, N