Arku tertzelete
(«Tertzelete» orritik birbideratua)
Arku tertzeletea gurutze-ganga konplexu bateko nerbioak sortzen duen arku mota bat da. Gurutze-ganga baten nerbio nagusitik, bigarren mailako giltzarri batera doan nerbio edo arkua hain zuzen ere eta, arkitektura gotiko berantiarrean erabiltzen hasi zen.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/18/Iglesia_de_San_Juan_%28Malapartida_de_Plasencia%29-01.jpg/220px-Iglesia_de_San_Juan_%28Malapartida_de_Plasencia%29-01.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/51/DSCF0569%2C_UK%2C_Ely%2C_Cathedral%2C_Lady_Chapel%2C_Ceiling.jpg/220px-DSCF0569%2C_UK%2C_Ely%2C_Cathedral%2C_Lady_Chapel%2C_Ceiling.jpg)
Apaingarri funtzioa izateaz gain, plementeriako tinpanoak eusteko balio dute; izan ere, ganga hauetan plementeria tarteak luzera handikoak izan daitezke.
-
Le Mesnil-Aubryko Ama Birjinaren jaiotza eliza.
-
Le Mesnil-Aubryko 4. eta 5. ganga tarteak.
-
Sortzailearen kapera, Batalhako monasterioan.
-
Valentziako Katedraleko Sant Calze kapera (" Kaliz Santua")
Tertzelete-gangak erdi mailako konplexutasun gangak dira. Hasierako gotikoko gangak baino konplexuagoak baina palma-gangaren konplexutasunaren arteko ganga da [1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Tercelete y Bóveda estrellada en Sevillapedia.