Terra Galega hainbat zentro-eskubiko galiziar alderdi politikoz osatutako koalizioa da, 2005eko azaroaren 4an sortu eta erregistratu zena. Koalizio hau Centro Democrático Independente (CDI), Iniciativa Galega, Coalición Galega, Unidade por Narón eta bertako zenbait indar politiko txikik osatzen dute, koalizioaren sortze unean denera 4 alkate eta 32 udalerritako 64 errejidore zituen.

Terra Galega (TEGA)
BuruzagiaXermán Tobio
Sorrera2005
Egoitza nagusiaHavana etorbidea, 57 solairuartea 32003 Ourense
Ideologia politikoaNazionalismoa, gallegismoa, zentro progresista
Nazioarteko kidetzaEz du
www.terragalega.eu

2006ko maiatzaren 20an, alderdiaren batzar nagusia egin zen. Han, 500 alderdikidek Galiziako Xuntako osasun kontseilari-ohia izandako Pablo Padín presidente hautatu zuten, eta Narón udalerriko (Coruña) alkatea zen Xoán Gato koordinatzaile nagusi hautatu zuten. 2007ko Espainiako Udal Hauteskundeetan Terra Galegak Galizia osoko botoen %2,05 lortu zuen, ondorioz, 29 udalerritako 69 errejidore bereganatu zituen eta Galiziako laugarren alderdi bozkatuena bilakatu zen. Hiru udalerrietan alderdirik bozkatuena izatea lortzen du (Narón eta Neda, Ferrolgo eskualdean, eta Os Blancos, Ourenseko probintzian)[1]. Udalen osatzean, Terra Galega alderdia Neda, Narón, Valdoviño eta Os Blancos udalerrietako udaletan sartuko da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu