Ireki menu nagusia

Terexa Desqueyroux (jatorrizko frantsesez Thérèse Desqueyroux) François Mauriac idazle frantziarraren eleberria da. 1927an argitaratu zen

Terexa Desqueyroux
Datuak
Idazlea François Mauriac
Argitaratze-data 1927
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Thérèse Desqueyroux
Hizkuntza frantsesa
Herrialdea Frantzia
Euskaraz
Izenburua Terexa Desqueyroux
Itzultzailea Xipri Arbelbide
Argitaratze-data 1989
Orrialdeak 137
ISBN 84-7529-738-2

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Terexa epaitu dute bere senarra pozoitzen saiatu izanagatik. Nahiz eta bere aurkako frogak nabarmenak izan, errugabetu egin dute, senarrak ere bere aldeko testigantza eman zuelako. Etxerako bidaian bere buruari buruz hausnartzen du, eta, bereziki, bere senarra hiltzen saiatzearen zergatiei buruz. Terexak uste du bere senarra uztea erraza izango dela epaiketa amaituta, baina senarrak, ordea, bere familiaren etxe batean ixten du, eta batzutan bakarrik agertzen dira elkarrekin, esamesak saihestearren. Hori onartu ezean, gartzelara bidaliko du. Alaba ere kentzen dio eta bere amaren ardurapean uzten du. Terexak tabako eta ardoaz bakarrik bizi da eta ez da ohetik altxatzen. Senarrak bere itxura negargarria ikustean, Terexarekin bizitzera itzultzen da, berari suspertzen laguntzeko. Gero Terexa Parisen bizitzea onartzen du. Izan ere, dirua emango dio hilero, baina ez da egongo ez banantze ofizialik ez dibortiorik.

PertsonaiakAldatu

  • Terexa (Thérèse) Desqueyroux: protagonista.
  • Benat (Bernard) Desqueyroux: Terexaren senarra.
  • Jerome Larroque: Terexaren aita. Benaten alde egoten da une guztietan.
  • Ana (Anne) de la Trave: Benaten arrebaordea eta Terexaren laguna.
  • Manex (Jean) Azevedo: Ana berataz maiteminduta dago. Terexak familiari laguntzen dio Azevedok Anarekikoa bukatzeko. Geroago, Terexa maitemintzen da berataz.
  • Maddi (Marie): Terexaren alaba. Benatek bere amaren ardurapean uzten du, Terexari kenduta.