Teresita Enea Donostiako Egia auzoan dagoen eraikin berezia da. 1935ean altxatuta, Florentzio Mokoroa arkitektoaren lana izan zen. Bere diseinua deigarria da zeren eta geometrikoa baita. Ancora Elkarteak bere babespena eskatu du 2017tik.

Teresita Enea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEgia
Historia eta erabilera
Irekiera1935

Ezaugarriak aldatu

Kanpotik zein barrutik oso etxe berezia da. Hasiera batean bi solairu zituen baina laster hirugarren bat gehiago egin zitzaion. Gaur egungo itxura 1953an hartu zuen, bost solairuekin eta teilatua erlaitza jarriz. Eraikinak V forma du eta bi atari ditu, bat lehen solairuari dagokiona, eta bigarrena beste solairuentzako. Lehenengo atariak, 34. zenbakia duena, arku bereizgarria du. Barrutik ere bereizia da etxea, batez ere lehen solairua: V forma du, kapera bat zuen eta oraindik espazio hori ezagutu daiteke, joskintzarako lekua eta egongelan sabaiak bobeda bat dauka.

Historia aldatu

1935ean eraikia, gaur egungo itxura 1953an eman zioten. Ondoren, egin diren aldaketek eraikinaren ezaugarriak errespetatu dituzte. Florencio Mokoroa arkitektoa izanik, eraikuntzaz Tomas Mendiburu arduratu zen. Astigarrako errepide zaharrean altxatuta, Pinueta gainean, Urumea ibaiari begira zegoen Egiako etxe bakarra izan zen urte askoz.

Etxea katalogatu gabe dago. Horregatik Ondare Elkarteak eta, 2017an, Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziaren berrikuspena egin zenean, Ancora Elkarteak eraikina babesteko eskaera berriro ere egin zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu