Terentzia
Terentzia (K.A II. mendea- K.a. I. mendea) erromatar matrona eta epistolografian erreferentziazko idazlea da. Bere garaiko politikan eragina izan zuen eta emakumeek egin ohi ez zuten bezala, bere familiako ondasunen kudeaketan parte hartu zuen Zizeron senarra erbesteratuta egon zen bitartean.[1]
Terentzia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erromatar Errepublika, K.a. 98 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | ezezaguna, 6 (102/103 urte) |
Familia | |
Aita | ezezaguna |
Ama | ezezaguna |
Ezkontidea(k) | Zizeron (K.a. 79 - K.a. 46) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Terentii Varrones (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak |
Biografia
aldatuTerentziak hamazazpi urte zituelarik, hogeita zazpi zituen Zizeronekin ezkondu zen eta hogeita hamar urte baino gehiagoko ezkontza ondoren dibortziatu ziren K.a 46an.[2] Familia patrizioen arteko ezkontzak ohikoak ziren. Promozio-bide izateaz gain, ezkontzean emakumeak beren senarren ibilbide politikoan partaide aktibo bihurtzen ziren. Laurehun mila sestertzioko dote edo ezkonsaria izan zen Terentziarena Zizeron hizlariarekin ezkondu zenean, Senatuko eserleku bat erosteko behar izan zuen kopuru zehatza, hain zuzen ere.[3] Bi seme-alaba izan zituen: Tulia, K. a. 79an jaioa eta Marko, K. a. 65ean jaioa. Bere senar eta seme-alabez gain, senide ezagun bakar bati buruzko informazioa bakarrik iritsi zaigu, Fabia izeneko ahizpaordea, Vestaren birjinen taldeko kidea zena Salustioren hitzen arabera. Iturri klasikoek diotenez ezkontzara 120.000 drakmako dotea ekarri zuen eta hortik ondorioztatu daiteke familia aberats batetik zetorrela eta Zizeronek berarekin ezkontzean estatus sozial hau ere jaso zuen. Litekeena da aita hil eta gero, ama Fabio izeneko batekin ezkondu izana berriro, bere ahizpaordearen aita –.Bere ondasun guztiak herentzian utziko zizkion Terentziari, bere alaba bakarra zena. Zizeron hil zenetik eta elkarren arteko korrespondentzia amaitu zenetik berari buruzko informazioarik ez dugun arren, Plinio eta Valerio Maximoren arabera 103 urterekin hil zen.[1]
Politikan eragilea
aldatuTerentziak bere garaiko politikarekiko interes bizia erakutsi zuen eta Katilinaren jarraitzaileei ezarri beharreko zigorrei buruzko eztabaidan parte-hartu zuen eta Klodioren aurka agertu zen. (Plut. Cic. 29.2-3)..[4][5] Zizeron erbestean egon zen bitartean, Klodioren lagunek Terentzia publikoki umiliatu zuten. [6] Bere senarrari leial eutsi zion eta itzultzean laguntza finantzarioa eman zion. K. a. 50ean. Zizeron Ziliziako prokontsul zenean, berak ezer jakin gabe, Tulia alaba eta P. Kornelio Dolabelaren arteko ezkontza konpondu zuen. Zesar eta Ponpeioren arteko gerra zibila hasi arte, Zizeron eta Terentziaren arteko harremana sendo mantendu zen, baina finantza desadostasunen ondorioz ahultzen joan zen.[5] Bi urte beranduago, hogeita hamahiru urteko ezkontzaren ondoren, Zizeron Terentziatik dibortziatu zen, eta ezkonsariaren dirua itzuli behar izan zion, eragozpen ekonomiko larriak eraginez. Bi urte beranduago, hogeita hamahiru urtez ezkonduta egon eta gero, Zizeron Terentziarengandik dibortziatu zen, eta ezkonsariaren dirua itzuli behar izan zion, honek bere biziztzan eragozpen ekonomiko larriak eragin zizkiolarik.[7][8]
Matrona eta materfamilias
aldatuPaterfamilias-en paraleloa bilatuz, nabarmena da Errepublika garaian Terentziak benetako materfamilias bat bezala jokatu zuela Zizeron Erromatik kanpo zegoen bitartean, bere familiaren egoera konplexuak, senarraren erbesteak eta ondorengo absentziak behartuta. Errentak kobratzen, jabetzak administratzen eta egoera zailetan saltzen aritu zen. Zizeron eta Atikok elkarren artean trukatu zituzten gutunetan zeregin horiek ez kritikatzeak eraman ditu adituak ondorioztatzera garai hartan finantzak administratzea bere maila sozialeko emakumeen artean uste baino ohikoagoa izango zela.[1] [9]
Terentzia, indar eta antolakuntza zutabe bat izan zen bere familian. Gutun ugaritan, Zizeronek administratzaile bezala zituen dohainak aipatu zituen, baita bera erbesteratuta egon zenean ere. Terentzia, bere ondasunen buru geratu zen, eta bere senarraren kausa defendatu zuen, Erromako patriziar klanen etxeetan erreguka ibiliz eta bere etsaiei gogor eginez. Terentziak Zizeron erbestetik salbatzea lortu zuen, baina, Zizeronek Klodiarekin izandako harremanaren ondorioz, Terentzia eta bien artekoa hoztu egin ziren eta dibortzioa urte batzuk beranduago iritsi zen.[3][10][11][12]
Gutungintza
aldatuTerentziak bere senarrari idatzi zizkion gutunak batez ere baina Tito Pomponio Aticori zuzendutako gutun baten berri ere bada. Zizeroni idatzitakoak 3 bloketan banatzen dira:
- K.a. 58an Zizeron erbesteratua zegoen garaiko gurunak. Bien arteko harremanak nahiko harmoniatsuak dirudite. Gai askori buruz hitz egiten du, hala nola, gai ekonomikoak, arazoak, tokiak, hirian jazotzen ari diren gertaera politikoei buruzko albisteak, etab.
- K. a. 50ean Zizeronek Zilizian prokontsul zeneko garaiko gutunak. Terenciak administrazio-arazoak eta izaera politikoko albisteak kontatzen zizkion.
- K.a 48. eta 47ko gutunak. Bikotekideen harremana hozten ari zela antzematen zen horietan.
Terentziak Aticori bidalitako gutunari dagokionez,izaera krematistikoa jzuen. Terentziak, gutun kopurua kontuan hartuz gero, emakume epistolografo latindarren artean lehena da. [13]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Alcantud, Coré Ferrer. (2014). «La mujer romana y el ejercicio del poder a través del control de las finanzas: el caso de Terencia, esposa de Cicerón» POTESTAS. Estudios del Mundo Clásico e Historia del Arte 7 (7) ISSN 2340-499X. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ (Ingelesez) Salisbury, Joyce E.. (2001). Encyclopedia of Women in the Ancient World. ABC-CLIO ISBN 978-1-57607-092-5. (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Mujeres que se hicieron valer en Roma» La Vanguardia 2019-10-18 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ «Plutarch, Cicero, chapter 29, section 2» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ a b «Plutarch, Life of Cicero 29» lexundria.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ «Perseus Under Philologic: Cic. Fam. 14.2.2» perseus.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Correa, Soledad. AUTOFIGURACIÓN EPISTOLAR Y CONSTRUCCIÓN DEL DESTINATARIO , ARGOS (en línea) 34.2 (2011) ISSN 1853-6379,. , 1-21. or..
- ↑ (Ingelesez) Smith, William. (1876). A Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology: Oarses-Zygia. J. Murray (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ (Ingelesez) James, Sharon L.; Dillon, Sheila. (2012-02-13). A Companion to Women in the Ancient World. John Wiley & Sons ISBN 978-1-4443-5500-0. (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ (Ingelesez) Treggiari, Susan. (2007-08-07). Terentia, Tullia and Publilia: The Women of Cicero's Family. Routledge ISBN 978-1-134-26457-5. (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Schwob, Marcel. (2015-03-02). Vidas imaginarias. Ediciones Godot ISBN 978-987-3847-17-2. (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ (Ingelesez) Chrystal, Paul. (2017-05-17). Roman Women: The Women who influenced the History of Rome. Fonthill Media (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ López, Aurora López. (). No sólo hilaron lana: escritoras romanas en prosa y verso. , 52-53 or. ISBN 978-84-7882-144-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).