Teodora Zuloaga

Zeramikaria

Teodora Zuloaga Estringana (Madril, 1886ko maiatzaren 17aSegovia, 1976ko urriaren 30a), espainiar zeramikaria izan zen.[1]

Teodora Zuloaga
Familia Zuloaga en Segovia.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1886ko maiatzaren 17a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Segovia1976ko urriaren 30a (90 urte)
Familia
Aita Daniel Zuloaga
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zeramikaria

BiografiaAldatu

"Tolola",izenez familiartean ezaguna, artisau-tradizioko familia batean jaio zen. [2]Lanbidea eta zeramika-teknikak familiak alfarrean ikasi zituen, Daniel Zuloaga aitarekin[3] eta Juan eta Esperanza neba-arrebekin batera, lanean laguntzen zuen bitartean.[4]

1925ean, bere ahizpa Esperanzarekin batera, Espainiako Gobernuaren pentsioa jaso zuen Sèvresen (Frantzia) Zeramika ikasteko. lehenago familiako beste kide batzuek egin zuten bezala.[4]

Segoviara itzuli zen, San Juan de los Caballeros elizan kokatua zegoen familiaren tailerrera eta bertan, bisitatzen zituzten artista askok erretratatu zuten. Ezohikoa baitzen emakumeak lanbide horretan ikustea. Bere neba-arrebekin batera aritu zen alfar lanetan eta, bere ahizpa Esperanza hil ondoren, enpresaren zati administratiboaz arduratu zen.[2]


Antonio Mazorriaga Martínez Segoviako artxibozainarekin ezkondu zen, eta alargun geratu zen 1944an. 1948an Segovian familia museoa sortu ondoren,[5] zuzendari izendatu zuten eta 1969ra arte egon zen karguan.[6] 1976ko urriaren 30ean hil zen Segoviako hiriburuan.

BibliografiaAldatu

  • Escorial Pinela, Ángel; Rubio Celada, Abraham (2007). Los Zuloaga, artistas de la cerámica. Madrid: Editorial de Caja Segovia. ISBN 978-84-96145-78-8.
  • Rubio Celada, Abraham (2004). «De la tradición a la modernidad: los Zuloaga ceramistas». biblioteca.ucm. ISBN 84-669-2579-1. Consultado el 2 de junio de 2015.

ErreferentziakAldatu

  1. Eescorial Pinela, Ángel; Rubio Celada, Abraham. (2007). Los Zuloaga, artistas de la cerámica. Madril: Editorial de Caja Segovia ISBN 978-84-96145-78-8.
  2. a b (Gaztelaniaz) «▷ Teodora Zuloaga | FUNDACION ZULOAGA ✅» Fundacion Zuloaga . Noiz kontsultatua: 2020-05-17.
  3. (Gaztelaniaz) «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-17.
  4. a b «Teodora Zuloaga Estringana | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-17.
  5. (Gaztelaniaz) «Postales de Segovia: Taller de cerámica de los Zuloaga» Acueducto2 2015-09-18 . Noiz kontsultatua: 2020-05-17.
  6. (Gaztelaniaz) Vicente, Pedro. (1977-05-06). «Peligro de dispersión del museo Zuloaga, de Segovia» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-05-17.