Tenzako Harana Kolonbiako Cundinamarca eta Boyaca departamenduetan dagoen eskualde geografiko eta kultural bat da. Bertan jendea bizitzen hasi zen garaia noiz izan zen ez da ezagutzen, baina eskualdeko zeramikazko arrasto arkeologikoa, Muiska goiztiar kulturarekin lotuta daude eta X. mendean datatuak daude.

Udalerriak aldatu

Eskualdea, honako udalerri hauek osatzen dute: Tibirita, Machetá eta Manta Cundinamarcan, Guateke, Guayatá, Somondoco, Tenza, Sutatenza, Almeida, Chivor eta La Capilla, Boyacako Oriente izeneko probintzian eta Garagoa, Macanal, Pachavita, San Luis de Gaceno, eta Santa Maria, Neirako probintzian.

Manta aldatu

Manta, Cundinamarcako udalerri bat da, Almeidaseko probintzian dagoena. Bogotatik 90 kilometrotara dago. Cundinamarca departamenduko herri eder honek, kolonbiar tradizio kultural eta politiko arloan, historia labur baina interesgarri bat du.

Garagoa aldatu

Garagoako udalerria, Boyacako departamenduaren hegoekialdean dago. Espainiarrak bertara heldu aurretik sortua izan zen, eta, hizkuntza aborigenean, GAk Eguzkiaren Zerbitzaria, RAk eltzea, GUAri lotuta, mendia esan nahi duena, hau da, "Eguzkiaren zerbitzariak mendiaren atzean". Tenperatura, udalerriburuan, 18ªCkoa da eta maila turistiko handia du.

Macanal aldatu

Sorrera: 1807ko maiatzaren 4an, parrokia baten eskakizuna erantzuna izan zen, San Pedro de Alcántarako tituluarekin, Macanalen eta 1808ko abenduaren 12an alkatetza sortu zen.

Klima: Bataz beste 18 °C

Biztanleria: 4.485 biztanle, gutxi gora-behera

Azalera: 231 kilometro karratu

Garaiera: Itsasoaren mailatik 1860 metro.

Jarduera ekonomikoak: Nekazaritza: Azukre kanabera, luloa, banana, babarruna, arrakatxa, patata, baba, zalkea, piperrautsa, yuka eta tomatea. Abeltzaintza: Behiak, esne eta haragi produkzioarekin. Meatzaritza: Eskala txikian esplotatzen diren zenbait esmeralda eta ikatz meatzeak ditu. Iturri termalak ere baditu.

Informazio geologikoa aldatu

Eskualdea, Une, Villeta, Behe Socha eta Bogotáko eraketa geologikoekin osatua dago, Mesozoiko eta Zenozoikokoak. Eskualdea, arroka sedimentarioetan aberatsa da, buztinak, eskisto buztintsuak, kareharriak eta gris ilun, nabar eta gorriska koloreko lutitak, adibidez.

Kanpo estekak aldatu