Tenpluaren Institutua

31°46′31.73″N 35°13′59.16″E / 31.7754806°N 35.2331000°E / 31.7754806; 35.2331000


Tenpluaren Institutua (hebreeraz: מכון המקדש‎Machon HaMikdash; ingelesez: The Temple Institute) museoa, ikerketa institutua eta hezkuntza bilgunea dauzkan erakunde bat da, Jerusalemgo tenpluari eta etorkizuneko Hirugarren Tenpluari eskainia. Helburu nagusitzat du azken tenplu hori eraikitzea, Meskiten Zelaigunean hain zuzen ere, betiere juduen tradizio zahar bati jarraituz.

Tenpluaren Institutua
Map
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1987
Webguneahttp://www.templeinstitute.org/

1987an ezarri zen, Yisrael Ariel rabinoaren eskutik. Tenpluaren Institutua Mendebaldeko Harresitik hurbil kokatuta dago. Tenpluaren Institutuaren kanpoaldean Menorah tenpluaren eredu bat dago.

Gairik eztabaidatsuena zera da: erakunde horren helburu nagusia den Hirugarren Jainkotegia eraikitzeko tokia, hain zuzen, Arrokaren Kupula dagoen tokia dela. Musulmanek leku zehatz hori Mahoma zerurantz igo zen tokitzat dute, hau da, islamaren jarraitzaileentzat leku sakratua da; eta, ondorioz, ezin dute onartu Arrokaren Kupula kenduta haren ordez beste ezer eraikitzea.

Kanpo estekak aldatu