Ireki menu nagusia

Tenia (Taenia) ziklofilidoen ordenako zenbait bizkarroi zestodoren izena da. Oro har, gizakiaren eta etxeko animalien digestio aparatuan bizi dira, baina arrainen barruan ere izaten dira. Gorputza xingola itxurakoa dute, eraztun formako segmentuez eratua. Neurriz alde handia izan dezakete; badira 1 mm luzekoak eta 15 m luzekoak. Mota batzuk hermafroditak dira eta segmentu bakoitzean dituzte sexu arra eta emea.

Tenia
Taenia saginataD.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaPlatyhelminthes
KlaseaCestoda
OrdenaCyclophyllidea
FamiliaTaeniidae Taeniidae
Generoa Taenia
Linnaeus, 1758

Gizakia infektatzen dutenean teniasi izeneko gaitza eragiten dute.

EspezieakAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tenia