Ireki menu nagusia
"San Mateoren Bokazioa", Caravaggio

Tenebrismoa, Mendebaldeko margolaritzaren historian, margoaren eragin dramatikoa areagotzeko argitasun eta iluntasunak bortizki nabarmentzeko joera da.

Tenebrismoaren jarraitzaileen koadroetan irudiak atzealde ilun edo beltz baten gainean margotu ohi dira, irudiak berak argi biziz argiturik. Tenebrismoaren lehenengo maisua eta sortzailea Caravaggio italiar pintorea izan zen. Haren jarraitzaile nagusiak, XVII. mende hasieratik aurrera, Georges La Tour frantsesa, Gerrit van Honthorst eta Hendrik Terbruggen holandarrak eta Francisco de Zurbarán espainiarra izan ziren.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tenebrismo