Temisto (satelitea)
Temisto (grekoa: Θεμιστώ), edo Jupiter XVIII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
![]() | |
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | C. Kowal, E. Roemer (1975);
S. Sheppard, D. Jewitt, Y. Fernández, E. Magnier (2000) |
Data | 1975-09-30; 2000-11-21 |
Kategoria | moon of Jupiter (en) ![]() |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Jupiter |
Ardatzerdi handia | 7.393.220 km |
Eszentrikotasuna | 0,2115788 |
Orbita-periodoa | 129,87 egun |
Makurdura orbitala | 45,76220°(ekliptikarekiko) |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 4 km |
Masa | ~7 ×1014 |
Dentsitatea | 2,6 ×103 |
Grabitatea azalean | 0,0029 m/s2 |
Albedoa | 0,04 |
Tenperatura | ~124 |
Itxurazko magnitudea | 21 |
Ezaugarri fisikoakAldatu
Sinope satelite irregularra da, oso txikia (8 km-ko diametroa) eta progradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.
Temistoren orbita ez da ohikoa. Jupiterren satelite gehienek taldetan antolatuta orbitatzen dute, baina Temistok bakarrik orbitatzen du. Satelite galileotarren eta Himaliaren taldeko satelite irregular progradoen artean dago.
AurkikuntzaAldatu
Charles T. Kowal-ek eta Elizabeth Roemer-ek aurkitu zuten 1975eko irailaren 30ean, eta S/1975 J 1 behin-behineko izendapena eman zioten. Hala ere, orbita zehazteko behar beste behaketa ez ziren lortu, eta, ondorioz, galdutzat jo zen. Gero, 2000ko azaroaren 21ean, Scott S. Sheppard, David C. Jewitt, Yanga R. Fernández eta Eugene A. Magnier-ek satelite ustez berri bat aurkitu zuten, eta S/2000 J 1 behin-behineko izendapena eman zitzaion. Laster egiaztatu zen 1975ean aurkitutako satelite bera zela.
IzendapenaAldatu
Temisto izena mitologia grekoko Temisto pertsonaian du jatorria; Temisto berrogeita hamar nereideetako bat zen, eta Zeusen maitalea.