Himalia (satelitea)

Himalia (grekoa: ‘Ιμαλíα), edo Jupiter VI, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Himalia (satelitea)
Himalia.png
Aurkikuntza
AurkitzaileaC. Perrine
Data1904-12-03
Kategoriamoon of Jupiter (en) Itzuli eta irregular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteJupiter
Ardatzerdi handia11.493.550 km
Eszentrikotasuna0,1315954
Orbita-periodoa251,73 egun
Makurdura orbitala30,16980°(ekliptikarekiko)
Ezaugarri fisikoak
Erradioa85 km
Masa~6,7 ×1018
Dentsitatea2,6 ×103
Grabitatea azalean0,062 m/s2
Albedoa0,04
Tenperatura~124
Itxurazko magnitudea14,6

Ezaugarri fisikoakAldatu

Himalia satelite irregularra da, Jupiterren satelite irregularretan handiena. Haren errotazio-periodoa 7 h 46 min 55±2 s da. Neurri zehatzak ez dira ezagunak, baina, Cassini zundak hartutako argazkien arabera, objektu luzanga da, eta haren ardatzak 150±20 eta 120±20 km luze dira. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera, hala nola haren izena duen taldeko gainerako sateliteena (Himaliaren taldea). Kolorez grisa da, C motako asteroideen antzera.

Himalia beraren izena duen satelite-taldeko sateliterik handiena da, eta orbita progradoa du. Himaliaren taldea bost satelitek osatzen dute, eta guztiek 11.160.000 km eta 12.555.000 km arteko erradioekin eta 25,8° eta 30,7° bitarteko inklinazioekin orbitatzen dute Jupiter.

AurkikuntzaAldatu

Charles Dillon Perrine-k aurkitu zuen, 1904ko abenduaren 3an, Kaliforniako Lick behatokian.

IzendapenaAldatu

 
Himaliaren irudia, Cassini–Huygens zundak egina 2000ko abenduan, 4,4 milioi kilometroko distantziatik

Himalia satelite-izena mitologia grekoko Himalia pertsonaian du jatorria; Himalia ninfa bat zen, eta Zeusen maitalea izan zen.

Himaliak ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter VI izena erabili zen satelitea izendatzeko.

Kanpo estekakAldatu