Telxion, greziar mitologiako bi pertsonairen izena da:

  • Foroneako (ondoren Argos deituko zen hiria) eta Peloponeso osoko (garai horretan, bere omenez Apia deitzen zena) errege zen Apisen seme bat. Bere aita tirano bat bihurtu zela ikustean, Sizioneko errege zen Telkisekin aliatu zen (Argosen domeinua gainetik kendu nahi zuena) eta biek garaitu eta hil zuten diktadorea. Baina bere garaipenak ez zuen askorik iraun, ehun begi zituen erraldoia zen Argos Panoptesek, Apisen heriotza mendekatu baitzuen bi konspiratzaileak hilez.
  • Sizioneko Apis erregearen seme bat, bere aita hiltzean tronua oinordetu zuena, honela, hiriko bosgarren errege bihurtuz. Bere oinordekoa izan zen Egiro izeneko seme bat izan zuen.

Istorioen eta izenen antzekotasuna dela eta, Pausanias eta Apolodoro Atenasekoa bezalako egileren batzuk, bi pertsonaiak nahasteko joera dute.

Kanpo estekak aldatu