Greziar mitologian, Telkis, Sizioneko errege bat zen, Europsen semea eta Hermionen anaia, azken hau, Hermione hiriaren sortzailea.

Telkis
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaEurops
Seme-alabakApis (en) Itzuli

Telxionekin batera, Argoseko errege zen Apis garaitzeko estatu kolpe bat pentsatu zuen, historiako lehen legegilea bazen ere, modu tiranikoan gobernatzen ari zena. Apis hiltzeagatik mendeku bezala, Argos Panoptesek, ehun begiko erraldoi izugarriak, beste horrenbeste egin zuen Telkis berarekin.

Telkisen oinordekoa Sizioneko tronuan, bere semea izan zen, ironikoki, hau ere Apis deitzen zena, egileren batzuk nahastu zituena, biak pertsona bera zirela uste dutenak, eta, beraz, Telkisek bere semea hil zuela, herriarentzat oso arriskutsu bihurtzen ari zela ikusi zuenean.

Kanpo estekak aldatu