Telefono-kabina gorria
Telefono-kabina gorria (ingelesez: Red telephone box) Giles Gilbert Scottek diseinatutako kaleko telefonorako kabina bat da. Erresuma Batuko, Maltako, Bermudako eta Gibraltarreko kaleetan ikus daitezke. Telefono-kabina gorria askotan ikono kultural britainiar bat kontsideratzen da mundu osoan.[1]
Telefono-kabina gorria | |
---|---|
Telefono-kabina eta cultural icon (en) | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Giles Gilbert Scott (en) |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak
aldatuAzken urteetan haien kopuruak behera egin duen arren, ohiko telefono-kabina gorria oraindik ikus daiteke Erresuma Batuko leku askotan eta mundu osoko egungo edo izandako kolonia britainiarretan. Kolore gorria aukeratu zen kalean erraz detekta zitezen. 1926tik aurrera, kioskoen fatxadak koroa batekin estanpatu ziren, gobernu britainiarraren ordezkaritza gisa.
Britainiarren ikurra
aldatu2006an, K2 telefono kabina Britainia Handiko 10 diseinu ikono nagusietako bat bezala bozkatu zen. Beste batzuek Mini automobila, Supermarine Spitfire, Londresko metroaren mapa, World Wide Web, Concorde eta Routemaster autobusa ziren.[2]
Kabina tradizionalen ekoizpena 1985ean KX seriearen etorrerarekin amaitu bazen ere, oraindik asko daude Britainia Handian.
Modelo desberdinak
aldatuGutxienez hamabi modelo desberdin daude, klasikoena K2 izanik. Badago bat, K6, moldaketa batean desfibriladorea duena.
Iruditegia
aldatu-
K1 kabina.
-
K2 bat Londresen.
-
K2 bat Gibraltarren.
-
K8.
-
Telefono-kabina liburutegi bihurtuta.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Odone, Cristina. «The trashing of the iconic red phone box is one bad call». The Telegraph egunkaria. [1]
- ↑ [2]
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Kabina hauen historia.