Telefono-kabina barnean telefono publiko bat duen azpiegitura txiki bat da. Telefono-kabina diseinu ezagunena gorriak dira, munduko hainbat herrialdeek erabiltzen baitute, tartean Erresuma Batuak (nahiz eta gaur egun kentze prozesuan egon). Erabiltzailea euria, haizea eta eguraldiaren baldintza kaskarretatik babesteko diseinatuak daude, bai eta deialdia gauzatzean norberaren pribatutasuna gordetzeko ere. Maiz kalteak eta suntsiketak jasan ohi dituzte, nagusiki udalerri eta hirietako eremu eta gune publikoetan baitaude.

Telefono-kabina
telecommunications infrastructure (en) Itzuli, egitura arkitektonikoa eta ekipamendua

Iraganean edonon zeuden eta edonork erabili ohi zituen. XXI. mendean hasitako joerari jarraituz, gaur egun telefono-kabinak desagertzeko bidean daude, euren errentagarritasun eskasa eta telefonia mugikorraren hedapen eta erabilera zabalaren ondorioz.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu