Tel Lakix (hebreeraz, תל לכיש) aztarnategi arkeologiko bat da, Lakix udalerritik hurbil, Judeako mendietako behealdeko lurretan, Jerusalemdik 40 km hego-ekialdera. Antzinako hiriaren tumuluko indusketak 1930ko hamarkadan hasi ziren, nahiz eta indusketa sistematikoenak eta zehatzenak 1973 eta 1987 bitartean egin ziren. Bibliako Itun Zaharrean hainbat aipamen ditu Lakix zaharrak, beste hiri batzuekin aipatua da Jerusalemen eta Judearen barrualdearen defentsarako sare baten parte[1].

Tel Lakix
לכיש
antzinako kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaHegoaldeko barrutia
Jatorrizko izenaלכיש
Geografia
Koordenatuak31°33′55″N 34°50′57″E / 31.5653°N 34.8492°E / 31.5653; 34.8492
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00

Aurkikuntzak

aldatu

Tell Lakixko aurkikuntza garrantzitsuenen artean daude:

  • Kananear jauregi baten aztarnak, eta haien gainean israeliten beste jauregi bat eraiki zelarik, horren zatiak ere bai.
  • Bi tenplu kananear: hobiaren tenplua, gurtzarako ontz hondakin asko dituen gune aberats bat izan zitekeena, eta akropolisko tenplua, elementu arkitektoniko egiptoarrak dituena.
  • Senakeriben Asiriako armadaren ehunka gezi eta arma; hiriaren kontrako K.a. 701. urteko erasoaren lekuko-
  • Ostraka-gutunak, k.a. 586 urteko beste eraso babiloniar bat dokumentatzen dutenak.
 
Lakixko ostraka-gutunetako baten zatia.

Lekuko indusketa modernoek erakutsi dutenez, asiriarrek harrizko eta lurrezko arrapala bat eraiki zuten Lakix hiriko harresiaren mailaraino. Horri esker, soldaduak arrapalatik igo eta hirian sartu ziren. Indusketek 1.500 garezur inguru erakutsi zituzten kobazulo batean, handik hurbil, eta ehunka gezi-punta atera zizkioten arrapalari eta hiriko harresiaren goialdeari. Horrek adierazten du bataila basatia izan zela. 1935ean, "Lakixko gutun" famatuak aurkitu ziren, zeramikazko ostraka forman, alfabetoan paleo-hebrearream idatziak. Hosha'aya izeneko soldadu batek idatzi eta Yaush izeneko Lakixko komandante bati bidalitako testuak dira. Gutunek Nabukodonosor ii.a Babiloniako erregeak hiria suntsitzearekin zerikusia zuten gertaera historiko asko argitu zituzten (k.a. 586 urtean), Jerusalemgo lehen tenplua suntsitu aurretiko gertaerak.

Gaur egun, Londresko Britainiar Museoa eta Jerusalemgo Israel Museoa ikus daitezke ostraka horiek.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Jos 15 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).

Kanpo estekak

aldatu