Teideko Behatokia (gaztelaniaz: Observatorio del Teide) edo Izañako Behatokia (gaztelaniaz: Observatorio de Izaña) Kanarietako Astrofisika Institutuak kudeatzen duen behatoki astronomiko bat da. Eraikina Izaña mendizerran dago, itsas mailatik 2.400 metroko altueran. Roque de los Muchachosko Behatokiarekin batera, Iparraldeko Behatoki Europarra osatzen du.[1]

Teideko Behatokia
Iparraldeko Behatoki Europarra
Unique Scientific and Technical Infrastructures
Global Oscillations Network Group
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaSanta Cruz Tenerifekoko probintzia
Uharte bolkanikoTenerife
Koordenatuak28°18′00″N 16°30′35″W / 28.3°N 16.5097°W / 28.3; -16.5097
Map
Altitudea2.390 m, itsas mailaren gainetik
Inaugurazioa1964
KudeatzaileaInstituto de Astrofísica de Canarias Instituto de Astrofísica de Canarias
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1959an sortua, 1964an lehen teleskopio profesionala instalatu zuten bertan. Hasiera batean, La Lagunako Unibertsitateari bakarrik lotuta zegoen, 1975ean Kanarietako Astrofisika Institutua sortu zutenean, erakunde horren mende geratu zen, eta 1979an nazioartera zabaldu zuten, hainbat herrialderen arteko lankidetza-itunak sinatuta. 1985ean inauguratu ziren ofizialki Kanarietako Astrofisika Institutuaren instalazioak, tartean Teideko Behatokiarena. Urte horietan eta hurrengoetan, hainbat herrialdetako teleskopioak instalatu zituzten, hala nola IAC-80 (1991), La Lagunako Kanarietako Astrofisika Institutuko laborategietan Espainian garatu eta erabat fabrikatutako lehen teleskopioa.

Behatoki hori Eguzkia aztertzeko erabiltzen da batez ere, baina beste erabilera batzuk ere eman dizkiote.

Kanarietako eta, batez ere, Tenerifeko zeruaren kalitatea dela eta, Teideko Behatokia munduko kokagune onenetakoa da unibertsoa aztertzeko. Irudiaren kalitatea bikaina da, eta baldintza klimatologikoak eta geografikoak egokiak dira behaketa astronomikorako; izan ere, hodei-geruza bat eratzen da behatokiaren azpian, argi-kutsadurak eragindako eragozpenak saihesteko. Gaur egun, Tenerifeko Behatokia, Roque de los Muchachosko Behatokia (La Palma), Mauna Kea eta Haleakala Behatokiak (Hawaii) eta La Silla eta Paranal (Txile) dira etorkizuneko teleskopioak instalatzeko erreferentziazko behatokiak.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Izañako Behatokia (1981-2010) (altuera: 2371 m))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.3 19.9 22.0 23.0 26.0 27.7 30.4 29.6 27.2 23.0 20.8 20.1 30.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.5 8.0 10.2 11.8 14.5 18.9 23.0 22.6 18.6 14.3 11.1 8.8 14.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 4.7 6.4 7.6 10.1 14.4 18.5 18.2 14.5 10.6 7.8 5.6 10.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 2.7 3.5 5.8 9.9 14.0 13.8 10.4 6.9 4.5 2.4 6.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -9.8 -9.1 -8.2 -5.1 -1.4 -0.2 1.2 0.0 -3.0 -4.0 -6.8 -9.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 47 67 58 18 7 1 0 5 13 37 54 60 367
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 5 4 4 3 1 0 0 1 2 4 4 6 34
Eguzki orduak 226 223 260 294 356 382 382 358 295 259 220 218 3473
Hezetasuna (%) 50 54 48 45 40 32 25 30 43 55 54 52 44
Iturria: Agencia Estatal de Meteorología[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Rayrole, J.. (1985). Muller, R. ed. «The European observatory at the Canary Islands» High Resolution in Solar Physics in: Lecture Notes in Physics. 233: 32–50.  doi:10.1007/BFb0022394. ISBN 3-540-15678-X. Bibcode1985LNP...233...32R..
  2. Standard Climate Values. Izaña. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.