Teegardenen izarra (SO J025300.5+165258 / 2MASS J02530084+1652532) Aries konstelazioko izar bat da. Hasieran, bere paralajea 0,43 ± 0,13 arku segundukoa bezala neurtu zen, gure eguzki-sistematik soilik 7,8 argi urteko distantziara kokatzen zuena, hala, beraz, gure eguzki sistematik hurbilen dagoen hirugarren izarra izanik, 4,2 argi urtera dagoen Alpha Centauri eta 6 argi urtera dagoen Barnarden izarraren ondoren. Alabaina, beranduago eginiko ikerketek 12,52 ± 0,13 argi urteko distantziara kokatzen dute, eguzkitik hurbilen egongo litzatekeen 23. izarra izango litzatekeelarik. Teegardenen izarragandik gertuen dagoen izarra TZ Arietis da, 4 argi-urte inguruko distantziara.

Teegardenen izarra
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Aries
Igoera zuzena 02h 53m 00.85s
Deklinazioa +16° 52′ 53.3″
Itxurazko magnitudea (V)15.14
Ezaugarriak
Mota espektralaM6.5 V
Itxurazko magnitudea (B)~17.21
Itxurazko magnitudea (V)~15.40
Itxurazko magnitudea (R)~14.1
Itxurazko magnitudea (I)~10.4
Itxurazko magnitudea (J)8.394 ± 0.027
Itxurazko magnitudea (H)7.883 ± 0.040
Itxurazko magnitudea (K)7.585 ± 0.046
Astrometria
Berezko mugimendua (μ) IZ: +3,386 mas/u
Dec.: –3,747 mas/u
Paralajea (π)259.41 ± 0.89 mas
Distantzia12,57 ± 0,04 au
(3,85 ± 0,01 pc)
Magnitude absolutua (MV)17.22
Zehaztasunak
Masa0.08 M
Beste izendapenak
2MASS J02530084+1652532, APM EO0425-0315372, FBS L 14-17, FBS 0250+167, GAT 1370, LSPM J0253+1652, SO J025300.5+165258, USNO-A2.0 1050-00774305, USNO-B1.0 1068-00028941.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Teegardenen izarra gure eguzkiaren diametroaren zazpiren bateko diametroa duen nano gorri bat da, bere masa gure eguzkiarenaren %8koa delarik. Ondorioz, bere argitasuna gure eguzkiarenaren 300.000garren zatia izango litzateke. Bere dizdira ahularen ondorioz, NASAko astronomoek izar hau 2002 arte, ia ustekabean aurkitu ez izana eragin zuen, zeruko zati bat mugimendu propio handidun nano zurien bila aztertzen ari ziren bitartean. Izan ere, gure eguzki-sistematik gertuen dauden izarren artean magnitude absolutu txikiena duen izarra da, +17,5ekin.

Gure eguzki-sistematik lehen 20 argi-urteetarako distantzian ezaugarri berak dituzten beste izar batzuk egon daitezkeela uste da, izar mota hauen kopuru ezaguna espero dena baino txikiagoa bait da.

Kanpo estekak aldatu