Te ordua (ingelesez teatime) Erresuma Batua, Irlanda eta Commonwealtheko zenbait herrialdetan egunean zehar tea edateko egiten den ohitura legezko otordua da.

Kornuallesko tea krema, ogitxoak, esnegain krema eta marmelada.

XVIII. mendeam ezagutzera eman zen ohitura da, hasiera batean goi-klase soziala eta aristokrazian errotu zen, ondoren gainontzeko klase sozialetara hedatuz. Hasiera batean XIX. mendean industrializazioarekin batera herrialde horietako langile klasearen ordutegi estandarra goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara estandarizatu zenez, te ordua arratsaldeko 17:00etan ezarri zen. Halere, gaur egungo ordutegi ezberdinen agerpenarekin batera tea hartzeko ordua arratsaldeko 15:30etatik 18:00etara artean zabaldu da, arratsaldeko tea (afternoon tea) izendapena jasoz.

Tea hartzeko atsedenaldiari tea break deritzo. Honek 15 minutu inguru irauten ditu, eta tea edateaz gain sandwich otartekoak jaten dira, goi mailako klaseen kasuan te pastak.

Kanpo estekak aldatu