Tatiana Vladimirovna Bakalchuk (Moskuko Oblasta, 1975eko urriaren 16a) errusiar enpresaburua da. Wildberries online merkataritzako enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusia da. 2020an bere fortuna Forbes -ek 1.400 milioi dolarrekoa zela kalkulatu zuen, Errusiako emakumerik aberatsena eta negozio propioarekin bilakatutako lehen emakumezko billionaire delakoa (zentzu amerikarrean, mila milioi dolarren jabe)[1]. Gainditu zuen aurreko emakume aberatsena, Jelena Baturina, profil desberdinekoa da zeharo, Estatuarekin izandako negozioekin eta 1990eko hamarkadan aberastutako oligarken taldekoa kontsideratzen baita Baturina. Aldiz, Bakaltxukek uko egin die oligarken taldeen inbertsio funtsei[2].

Tatiana Bakaltxuk

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakТатьяна Владимировна Ким
JaiotzaGazoprovod (en) Itzuli1975eko urriaren 16a (48 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Hezkuntza
HeziketaMoskovskiĭ gosudarstvennyĭ oblastnoĭ sot︠s︡ialʹno-gumanitarnyĭ institut (en) Itzuli 1997)
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

Facebook: 100007412772829 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Tatiana Kim 1975ean jaio zen, Koryo-Saram gutxiengo etniko errusiar-korearrarekoa da, eta Kim du jaiotzako deitura, tipikoki korearra. Ezkontza bidezko abizena du Bakaltxuk. Kolomnako Unibertsitatean ikasi zuen, eta ondoren ingeleseko irakasle lanetan hasi zen. 2004an, 28 urte zituela, Wildberries sortu zuen bere Moskuko apartamentutik amatasun bajan zegoela, esaten denez, eta emakumezkoentazko arropak saltzea izan zen bere lehen negozioa[2].

Wildberries Errusiako merkataritza elektronikoko saltzaile handiena da. 2020ko zenbakien arabera, 750.000 eskaera prozesatzen zituen egunero orduan, eta 48.000 langile zeuzkan. Hala ere, Errusiako merkataritzaren %5 bakarrik zen orduan online. Errusiaz gain, Wilberriesek lan egiten du baita ere Bielorrusia, Armenia, Polonia, Kirgizistan eta Kazakhstanen. Bakaltxuk konpainiaren %100aren jabe da[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Errusieraz) «Elena Baturina is no longer Russia's richest woman» en.vestikavkaza.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  2. a b Seddon, Max. (2020-05-11). «How Tatyana Bakalchuk took Russia’s ecommerce throne» Financial Times (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).