Tat Ton parke nazionala

Tat Ton parke nazionala (thailandieraz: อุทยานแห่งชาติตาดโตน) Thailandian dagoen naturgune garrantzitsua da. Chaiyaphum probintzian dago, Laen Kha mendilerroan. Ur-jauziak eta mendi-lautadako paisaiak ditu. 1980ko abenduaren 31n, Tat Ton Thailandiako 23. parke nazional izendatu zuten.

Tat Ton parke nazionala
II. maila: parke nazional
Motanational park of Thailand (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak15°59′N 102°02′E / 15.99°N 102.04°E / 15.99; 102.04
Herrialdea Thailandia
Thailandiaren banaketa administratiboaChaiyaphum
AmphoeMueang Chaiyaphum
TambonTha Hin Ngom

Geografia

aldatu

Tat Ton Parke Nazionala Mueang Chaiyaphum barrutiko Chaiyaphum herritik 23 kilometro iparraldera dago. Parkearen azalera 217 kilometro koadrokoa da.

Parkeak Laen Kha mendietako hiru gailur biltzen ditu: Phu Kaset, Phu Dee eta Phu Youk.

Turismoa

aldatu

Parkeko elementu erakargarririk ezagunena Tat Ton ur-jauzia da. Ur-jauzia 6 metroko altuera ditu baina 50 metroko zabaleraraino hedatzen da maiatzetik urrira bitartean euri-denboraldietan. Parkeko beste ur-jauzi batzuk Tat Fa, Pha Lang eta Pha Song Chan dira.

Flora eta fauna

aldatu

Parkeko basoetan Dipterocarpus generoko espezieak dira nagusi (Dipterocarpus tuberculatus eta Dipterocarpus obtusifolius barne), hosto iraunkorreko zuhaitz lehorrak dira. Beste zuhaitz espezie batzuk Shorea obtusa, Shorea siamensis eta Pterocarpus macrocarpus dira.

Animalia-espezieen artean, oreinak zaunkalariak, basurdeak, mangostak eta Siamgo erbiak daude.

Kanpo estekak

aldatu