Tarde para la ira

Tarde para la ira (euskaraz: «Amorrurako berandu») 2016an Raúl Arévalo espainiar aktore, zuzendari eta gidoilariak zuzendutako eta idatzitako thriller filma da.[1] Zuzendari moduan egin duen film bakarra da, eta 2016ko Goya Sarietan 4 sari irabazi zituen; horien artean Film Onenaren Goya Saria.[2]

Tarde para la ira
Jatorria
Argitaratze-data 2016
Jatorrizko izenburua Tarde para la ira
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Banatze bidea Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 92 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Raúl Arévalo
Gidoigilea(k) Raúl Arévalo
Antzezlea(k)
Antonio de la Torre
Luis Callejo
Ruth Díaz
Manolo Solo (en) Itzuli
Alicia Rubio (en) Itzuli
Berta Hernández (en) Itzuli



[[Kategoria:Manolo Solo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Alicia Rubio (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Berta Hernández (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Lucio Godoy
Argazki-zuzendaria Arnau Valls Colomer (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Madril
Kanpo estekak

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2007ko abuztuan, Madrilen, Curro atxilotzen dute bitxi-denda baten lapurretan parte hartzeagatik. Zortzi urte pasa ondoren, Curro kartzelatik ateratzeko prest dago eta lehen zuen bizitzara bueltatzeko asmoa du, bere neska-lagun Anerekin eta haien semearekin.

Beste alde batetik, José auzo horren inguruan ibiltzen den gizon bakartia eta misteriotsua da. Bere bizitza Anaren bizitzarekin nahasten da, txateatu egiten dute eta oheratu egiten dira. Curro kartzelatik ateratzen denean, gauzak lehen bezalakoak ez direla konturatzen da. Ana oso nahastuta dago, eta Josék asmo ezkutuak ditu bikote horrekin. Izan ere, duela zortzi urte gertatutako lapurreta horretan, Joséren neska-laguna hil zuten eta bere aita koman utzi zuten borroka bortitz baten ondorioz.

Beraz, Josék eta Currok hiru eguneko bidai bati hasiera emango diote, mendekua eta amorruz betetako bidai bati. Currok badaki nortzuk izan ziren Joséren bizitza zapuztu zuten pertsonak, berarekin lapurretan parte hartu zutelako.

AktoreakAldatu

ErrodajeaAldatu

Pelikula honen errodajeak sei aste iraun zuen, 2015eko uztailean hasita. Raúl Arévalo zuzendariak, bere lan-taldearekin batera, Ruleta Media produktorarekin harremanetan jarri zen, lau urte baino gehiagoz finantziazioa bilatu ondoren. Produkzioak 1,2 milioi euroko kostua izan zuen, eta RTVE-n babesa jaso zuten. Filma Madrilen eta Segovian grabatu zen.[3]

Estreinaldia eta kritikaAldatu

Tarde para la ira 2016ko Veneziako Mostran estreinatu zen lehen aldiz, konkretuki irailaren 2an, Orizzonti sekzioaren barruan.[4] Honez gain, Torontoko Nazioarteko Zinemaldian proiektatua izateko hautatu zuten, Descubrimiento sekzioaren barruan.[5] Pelikulak, gehienbat kritika positiboak jaso zituen, publikoaren aldetik eta baita zine kritikoen aldetik. Adibidez, Variety aldizkarian lan egiten duen Jessica Kiangen hitzetan, “Arévalok bere lehen pelikularen kontrola hartzen du, hasiberri baten intseguritateak ezkutatzen dituen esku batekin”. Beste alde batetik, El Periódico egunkarian idazten duen Quim Casas kazetariak esaten duenez, “Arévalok asko ikasi du bera zuzendu duten zuzendarietaz. Erritmo egokia duen pelikula bikaina da”.[6]

SariakAldatu

Goya Sariak
Kategoria Hautagaiak Emaitza
Film Onena Irabazlea
Zuzendari Berri Onena Raúl Arévalo Irabazlea
Aktore Nagusi Onena Antonio de la Torre Hautagaia
Aktore Nagusi Onena Luis Callejo Hautagaia
Aktore Sekundario Onena Manolo Solo Irabazlea
Aktore Berri Onena Raúl Jiménez Hautagaia
Aktoresa Berri Onena Ruth Díaz Hautagaia
Gidoi Original Onena Raúl Arévalo

David Pulido

Irabazleak
Muntai Onena Angel Fernández Zoido Hautagaia
Argazki zuzendaritza Onena Arnau Valls Colomer Hautagaia
Jantzien Diseinu Onena Cristina Rodríguez

Alberto Valcárcel

Hautagaiak
Feroz Sariak
Kategoria Hautagaiak Emaitza
Film Dramatiko Onena Irabazlea
Zuzendaritza Onena Raúl Arévalo Irabazlea
Film Bateko

Aktore Nagusi Onena

Antonio de la Torre Hautagaia
Film Bateko

Aktore Sekundario Onena

Manolo Solo Irabazlea
Film Bateko

Aktore Sekundario Onena

Luis Callejo Hautagaia
Film Bateko

Aktoresa Sekundaria Onena

Ruth Díaz Irabazlea
Gidoi Onena Raúl Arévalo

David Pulido

Irabazleak
Kartel Onena Hautagaia

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) RAMÓN, ESTEBAN. (2016-09-01). «'Tarde para la ira': la ópera prima maestra de Raúl Arévalo» RTVE.es Noiz kontsultatua: 2020-04-28.
  2. «Tarde para la ira » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com Noiz kontsultatua: 2020-04-28.
  3. (Gaztelaniaz) «Tarde para la ira: 10 cosas que aún no sabías» www.zeleb.es Noiz kontsultatua: 2020-04-28.
  4. (Ingelesez) «'The Fury of a Patient Man' ('Tarde Para la Ira'): Venice Review» The Hollywood Reporter Noiz kontsultatua: 2020-04-28.
  5. (Gaztelaniaz) «"Tarde para la ira", de R.Arévalo, competirá en Venecia y Toronto. APPA: S.Diaz (Dtor.Prod.), Cinetools, Demetrio, Behindthemovies - APPA - Asociación de Profesionales de la Producción Audiovisual» APPA – Asociación de Profesionales de la Producción Audiovisual 2016-08-04 Noiz kontsultatua: 2020-04-28.
  6. Javier, Fernando. (2018-08-05). «Para que no me olvide: Tarde para la ira» Para que no me olvide Noiz kontsultatua: 2020-04-28.