Taniseko Esfinge Handia
Taniseko Esfinge Handia, K.a. 2600ean, Egiptoko Antzinako Inperioaren garaian zizelkaturiko esfinge formako eskultura bat da.
Taniseko Esfinge Handia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | K.a. 2600 |
Aurkikuntza lekua | Tanis |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | rose granite (en) |
Dimentsioak | 183 () × 154 () × 480 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Room 338 (en) |
Bilduma | Louvre museoko Egiptoko Zaharkinen Saila |
Inbentarioa | A 23 |
Jabea | Frantziar Estatua |
Aurkikuntza eta historia
aldatuEskultura, 1825ean aurkitu zen, Amon jainkoaren ("Ezkutatua", botere sortzailearen ikurra eta "Haize guztien aita" egiptoar mitologian) Tenpluko hondakinen artean, Tanis hiri egiptoarrean kokatua dagoena, Egiptoko XXI. dinastian eta Egiptoko XXIII. dinastian, herrialdeko hiriburu izan zen hiria.
Jatorrizko idazkunak ezabatuak izan ziren, eta soilik Egiptoko XII. dinastiako Amenemhat II.a, Egiptoko XIX. dinastiako Merenptah eta Egiptoko XXII. dinastiako Sheshonq I.a faraoiei buruzko idazkunak irakur daitezke.
Kontserbazioa
aldatu- Eskultura hau, modu iraunkorrean erakusten da Parisko Louvre museoan, 1826an erosi zuena.
Ezaugarriak
aldatu- Estiloa: egiptoarra
- Materiala: granitoa
- Altuera: 1,83 metro
- Zabalera: 4,80 metro
- Diametroa: 1,54 metro