Taken (filma)
Taken 2008ko Pierre Morel frantziar zinema zuzendariak zuzendu eta Luc Besson eta Robert Mark Kamenek idatzitako ekintza thriller filma da. Liam Neeson, Maggie Grace, Famke Janssen, Katie Cassidy, Leland Orser eta Holly Valance aktoreek antzeztu zuten.
Taken 2 (2012) eta Taken 3 (2014) jarraipena izan ditu, bai eta 2017ko izenburu bereko telesaila ere, Clive Standen aktoreak antzeztua.
Argumentua aldatu
Bryan Mills (Liam Neeson) CIAko agente erretiratua da. Baina Paris hirian albanokosovar gaizkile erakunde batek Kim (Maggie Grace) alaba bahitutakoan, hura salbatzeko ekintzara itzuli da. Erakundeak neska gazteen salerosketa sare batean dihardu; hortaz, Millsek bere alabaren arrastoa galdu aurretik hura topatzeko ordu gutxi batzuk bakarrik ditu.
Aktoreak aldatu
- Liam Neeson: Bryan Mills
- Maggie Grace: Kim Mills
- Famke Janssen: Lenore Mills-St John
- Katie Cassidy: Amanda
- Leland Orser: Sam Gilroy
- Jon Gries: Mark Casey
- David Warshofsky: Bernie Harris
- Holly Valance: Sheerah
- Xander Berkeley: Stuart St John
- Olivier Rabourdin: Jean-Claude Pitrel
- Gérard Watkins: Patrice Saint-Clair
- Arben Bajraktaraj: Marko Hoxha
- Camille Japy: Isabelle
- Nicolas Giraud: Peter
- Goran Kostić: Gregor
- Nabil Massad: Raman
- Jalil Naciri: Ali
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)